Itzuli

Desgaitasuna duten Pertsonei Babesa eskaintzeko Nafarroako Fundazio Publikoaren plan estrategiko bat planteatu du Geroa Baik

Isabel Aranburu parlamentariak azpimarratu duenez plan horrek Fundazioaren garapenerako egokienak diren “antolakuntza eta estrategiak” erraztuko ditu

    Isabel Aranburu Isabel Aranburu

    Geroa Baik gogorarazi duenez Desgaitasuna duten Pertsonei Babesa Eskaintzeko Nafarroako Fundazio Publikoaren jarduerak gora egin du fundazioa sortu zenetik,  bai kasu kopuruan, bai eta horien konplexutasunean ere. Horregatik, Nafarroako Parlamentuak datorren ostegunean egingo duen Osoko bilkuran koalizioak mozio bat defendatuko du erakundearen Plan Estrategiko bat martxan jartzea eskatzeko, horrela bere helburuen betetze hobea mesedetuz.

     

    Erakunde honen jatorrian Pertsona Helduen Tutoretzarako Nafarroako Fundazioa dago, irailaren 24 269/2001 Foru Dekretuaren bitartez sortua, Foru Berriaren 42 Legean ezarritakoaren arabera. Horrela, legez ezindurik zeuden Foru Komunitatean bizi ziren pertsonei tutoretza, kuradoretza eta defentsa judiziala eskaintzeko zuzendurik zegoen interes sozialeko fundazio moduan eratu zen, ebazpen judizial bitartez eginkizun horiek Foru Administraritzaren esku jartzen ziren kasuetarako.

     

    Beranduago, ekainaren 2ko 8/2021 Legea indarrean sartu zenean, Pertsona Helduen Tutoretzarako Nafarroako Fundazioak bere estatutuak eta izena aldatu zituen, azken hau ‘Desgaitasuna duten Pertsonei Babesa Eskaintzeko Nafarroako Fundazio Publikoa’ izanik. Bere helburuen artean, desgaitasuna duten pertsona helduentzako epai bitartez adostutako babes neurriak jardutea dago. Modu honetan, haien pertsonalitatearen garapen osoa eta moldatze juridikoa ahalbidetzen dira, berdintasun baldintzetan, haien duintasunari begirunez, bai eta haien funtsezko eskubideen tutoretza ahalbidetuz ere.

     

    Sortu zenetik, azaldu du Isabel Aranburu Geroa Baiko parlamentariak, “Fundazioaren jarduerak gora egin du, egia bada ere azken bi urteetan apur bat behera egin duela, horrela 2002an egondako 96 interbentzioetatik 2022ko 958ra iritsiz”.

     

    Gainera, nabarmendu duenez, “Fundazioak hartzen dituen kasuak geroz eta konplexuagoak izatearen joerak gora egin du ere”. Zentzu honetan, Aranburuk azpimarratu du “buruko gaixotasun larria duten 65 urtetik beherako pertsonen kasuek gora egin dutela, eta kasu askotan, zailtasun sozioekonomiko larriekin eta gaineraturiko bazterketa sozial prozesuekin”.

     

    Aldaketa hauek, azpimarratu du, “modu nabarmenean eragiten diote erakundeari eta bere funtzionamenduari zailtasunak gaineratzen dizkio”. Horregatik defendatuko du mozioa Geroa Baik datorren Osoko bilkuran, Nafarroako Gobernua premiatuz ‘Desgaitasuna duten Pertsonei Babesa Eskaintzeko Nafarroako Fundazio Publikoaren’ Plan Estrategiko bat burutu dezan eta “erakunde honen helburu eta eginkizunak hobe betetzea errazteko egokienak diren antolakuntza eta estrategiak diseinatu eta zehaztu ditzan ere”, amaitu du adieraziz Aranburuk.

    Izena eman gure buletina jasotzeko