Itzuli

Eguesibarren hiri segurtasun ezaren areagotzea salatu du Eguesibarreko Geroa Baik

Koalizioak salatu duenez, zenbait txandatan Udaltzaingoa ez dago kaleetan patruilatzen

    Eguesibarreko Geroa Baik salatu duenez, “Eguesibarrek hiri segurtasunaren galera kezkagarria pairatzen ari du”, Eguesibarreko Merkatarien Elkarteak Merkataritza eta Ostalaritza Mahaian azaldu duen moduan. “Kezka hau ez dute  Bailarako merkatari eta ostalarien artean bakarrik sumatzen, herritarren artean ere oso hedaturik baitago, egunero poliziaren presentzia gutxiago dagoela beldurrez ikusten baitute, izan ere polizia-agente falta dela eta zenbait patruila ez dira ateratzen”, nabarmendu du koalizioak.

    Eguesibarreko Geroa Baik deitoratu duenez, “polizia presentziaren urritze hau ez da doakoa”. Koalizioaren arabera, “soldaten inguruan Navarra Suma eta Udaltzaingoaren arteko ezadostasunak nabariak dira; Nafarroako Polizien Legearen ez-betetze sistematikoa; Eguesibarreko Lan Hitzarmena ez betetzeko asmoa; edukirik gabeko proposamen zenbatezinak; eta azkenik, sententzia bat betetzeko emandako hitza hautsi izana, soldata-osagarrien inguruko negoziazioa eskatzen baitzuen epaiak, eta azkenean akordio batekin izenpetu arren ez zen hura bete, lan bajak eta langile falta direla eta urrituta dagoen udaltzaingo kidegoak txandak egiteko ordu estrak egitera uko egin diolarik”. “Nabarmentzekoa da gure Foruzaingoaren lan goraipagarria, arduratsua eta hurbila”, nabarmendu du koalizioak, aldi berean “baloratu eta defendatzen duen polizia eredua” dela azpimarratuz.

    Horregatik guztiagatik, Eguesibarreko Geroa Baik “gatazka honi konponbidea berehala ematea” eskatu du, “aurreko legegintzaldian ematen zen moduko zerbitzua leheneratuz”.

    SARRIGURENGO ISUNEN ITZULTZEA

    Bestalde, Geroa Baik salatu du iaz Eguesibarren modu “irregularrean” jarri ziren 1400 isunetatik, Eguesibarreko udal gobernu taldeak ez dituela 54 baino itzuliko.

    Hasiera batetik, Eguesibarreko Geroa Baik isun guztien ofiziozko berrikuspena eskatu zuen, radarraren eta isunen kudeaketa “traketsa” konpontzeko helburuarekin. Orain, Gobernu taldeak udal aholkulari juridikoaren txosten batean oinarritzen da isunak ez itzultzeko. Koalizioak gogorarazi duenez, Navarra Sumak isun guztiak itzultzeko konpromisoa hartu zuen.

     

    Eguesibarreko Geroa Baik salatu duenez, “inolako zentzurik ez zuten eta diru-bilketa nahia baino beste helbururik ez zuten isun hauen itzultzeari ez zaio konponbiderik bilatu Gobernu taldetik”.

     

    “Herritarrei isunak itzuli ahal izateko alternatibak bilatzea” eskatu du koalizioak, bai eta “radarra trafikoaren babeserako erabil dadin, diru-bilketa nahi hutsaren helburuarekin egin ordez”.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko