Jon Gondán Zizur Nagusiko alkateak Javier Álvarez eta Ana Reguilón zinegotziak kargugabetu ditu gobernu taldearekiko leialtasun falta dela eta
on Gondán Zizur Nagusiko alkateak, AS Zizur udal taldeko kide diren Javier Álvarez eta Ana Reguilón zinegotziak kargugabetu ditu gobernu taldearekiko leialtasun falta dela eta.
Jon Gondánek ziurtatu duenez, “gobernu batek burutu beharreko politiken gaineko akordioaz gain, elkarrizketa, konfiantza eta batasunezko oinarri bat behar du”, eta bere hitzetan “alkatetza honi zentsura mozioa aurkezteko helburuarekin bi zinegotziak beste alderdiekin elkarrizketetan zeuden”.
Alkateak azpimarratu duenez “hori izan da urak gainezka egiteko falta zen tanta, eta erabateko leialtasun falta eztabaidaezina dela deritzogu”.
Gondánek ziurtatu duenez, “birregituraketa honek gobernu talde honen lana ez oztopatzeko” konpromisoa hartzen du Geroa Baik. “Zizur Nagusiak Ardoiko soziokirolerako gunea bezalako proiektuen alde lanean jarrai dezagun merezi du, lan horiek urte amaieran bukatuko direlarik, bai edo gaztetxe berriaren alde, mugikortasun jasangarrirako proiektuak eta jubilatuen klubaren zaharberritzea eguneko zentroaren sorrerarekin”, ziurtatu du.