Itzuli

Emakume funtzionarioek beste gurasoari amatasun baimenaren zati bat lagatzeko aukera berreskuratu dezaten defendatu du Geroa Baik

Geroa Bairen parlamentu taldeak mozio bat aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan Estatuko Gobernua premiatuz Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutua aldatu dezan

    Geroa Bairen parlamentu taldeak Foru Ganberan eztabaidatzekomozioa aurkeztu du, emakume funtzionarioek beste gurasoari amatasun baimenaren zati bat lagatzeko aukera berreskuratu dezaten, modu honetan Estatuko Gobernua premiatuz Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutua aldatu dezan.

    Jabi Arakama Geroa Baiko parlamentari eta mozioaren sustatzaileak nabarmendu duenez, “haien seme alaben zaintzan erantzunkidetasuna bermatzeko, emakume funtzionarioek beste gurasoari amatasun baimenaren zati bat lagatzeko aukera berreskuratzea proposatzen du gure ekimenak, 2019an gehienez jota lau aste proposatuz eta 2020an bi”.

    Geroa Bairen parlamentu taldeak aurkeztutako mozioaren arabera gainera, Foru Exekutiboak Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko 17/2019 Foru Legea bere osotasunean aplika dezan premiatzen du Nafarroako Parlamentuak, modu horretan lege horren baitan dauden zaintzen arretarako politikak eta erantzunkidetasunaren sustapena bere osotasunean garatu daitezen.

    Arakamak gogorarazi duenez “martxoaren 1eko 6/2019 Errege Dekretu-Legearen onarpenak enpleguaren alorrean emakume eta gizonen arteko tratu zein aukera berdintasunean aurrera pauso nabarmenak ekarri zituen, bai eta zaintza kontuetan erantzunkidetasunean ere”. Hala ere, Geroa Baiko foru parlamentariak azpimarratu duenez, “aipatutako lege aldaketaren ezarpen praktikoak, aldaketa horrek bultzatu nahi zuen erantzunkidetasunaren aurkakoak diren ondorio ugari sortu ditu”.

    “Zehazki, Errege Dekretu-Legeak Langile Publikoaren Oinarrizko Estatututik emakume funtzionarioei beste gurasoari amatasun baimenaren zati bat lagatzeko aukera esplizituki ahalbidetzen zien parrafoa desagerarazi zuenez, Gizarte Segurantzak -interpretazio murriztailea eginez- emakume funtzionarioei eskubide hori ukatzen ari die. Hau dela eta, 2019ko martxoaren aurretik amatasun baimeneko lau aste haien bikoteei lagatu zizkieten emakume funtzionarioei, data horren ondoren berriro ama izanik, amatasun baimena berriro ere lagatzeko eskaera ukatu diete, aipatutako parrafo horren deuseztapenarekin beste gurasoari baimena lagatzeko aukera desagertu dela argudiatuz. Nabarmentzekoa da ere murrizketa hau ez dela gainontzeko emakume langileengan aplikatzen, horiek haien bikoteekin haien baimenaren zati bat elkarbanatzeko eskubidea gordetzen baitute. Zehazki, lau aste 2019 an eta bi aste 2020an”, azaldu du Geroa Baiko foru parlamentariak.

    Azkenik, Arakamak azpimarratu duenez “desberdintasun honi konponbidea jartzeko beharraz gain, espainiar estatuan indarrean dauden aitatasun eta amatasun baimenak kontinenteko herrialde parekideenek dituztenetatik urrun daudela frogatzen dute ikerketa ezberdinek, eta, zalantzarik gabe, Osasunaren Munduko Erakundeak amagandiko edoskitze egoki bat bermatzeko gomendatzen dituen sei hilabeteetatik oso urrun ere, horregatik zentzu honetan egin daitekeen edozein aurrera pauso behar beharrezkoa da”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko