Itzuli

Energia alorrean Nafarroak autogobernu maila gorena lortzeko Estatuarekin negoziatzea proposatu du Geroa Baik

Jabi Arakama parlamentariak ohartarazi duenez “Estatuko Gobernuaren pausoen atzetik ibiltzearekin ezin gara konformatu, isunak ordaintzea nahiago baitute Europako gomendioak jarraitu baino”

Jabi Arakama Jabi Arakama

Geroa Baik Estatuko Gobernuarekin negoziaketa proposatu du Nafarroak energia alorrean autogobernu maila gorena lor dezan. Jabi Arakama koalizioko parlamentariak ekimen bat erregistratu du Foru Ganberan, Nafarroako Gobernua premiatuz Hitzarmen Ekonomikoaren negoziazioen makoan energia politikari dagozkion arau eta zerga alorren arauketari dagokionez Nafarroak eskumen maximoak izateko beharrezko elkarrizketak sar ditzan.

Arakamak ziurtatu duenez “Nafarroak gaitasun natural, ezagutza instituzional, enpresarial eta ikertzaile nahikoak ditu prozesu honen buruan egoteko eta gure komunitateak etorkizun hurbilean energia alorrean subiranotasuna edukitzea lortzeko”. “Estatuko Gobernuak bultzatzen dituen politiken pausoen atzetik ibiltzearekin ezin gara konformatu, urte gehiegi baitaramatza isunak ordaintzea nahiagoz Europako autoritateen gomendioak jarraitzen baino, 2019ko apirilera arte autokontsumoa zigortzen jarraitzen zuelarik ere”, azpimarratu du.

Aurkeztutako mozioan, Nafarroako Gobernuak jarduera jasangarrirako marko orokor bat ezartzearen aldeko apustua egiten du gainera, kontsumoaren planifikazio batekin, bai eta egungo eta etorkizuneko proiektuen ibilbide eta bideragarritasun orri batekin ere. Proposamenaren baitan Nafarroako Energia Agentzia baten sorrera dago ere, arau, zerga, antolakuntza, energia lizentzien esleipen, jarduera guztien kudeaketa, ebaluaketa, kontrol eta beste abarren ardura har dezan.

Ekimen honen bitartez, koalizioak ere Foru Exekutiboa premiatu nahi du “lankidetza publiko-pribatua bultzatzen jarrai dezan, klusterrak eta erakunde publiko eta enpresa, unibertsitate eta harremana duten gizarte zibileko gainontzeko kolektiboen arteko elkarrekintza espazioak sortuz”, bai eta “ustiapenerako lizentzia publikodun bitartez esleitutako eta energia berriztagarrietan oinarrituriko parkeek kontrol publikoaren erregimen argi baten menpean egitea bermatuz, lurraldearen orekarekiko ardurari dagokionez, bai eta ingurumen, paisaia, gizarte eta ekonomia oreka bermatuz ere”.

Arakama parlamentariak gogorarazi duenez, “Europar Batasuneko kide diren estatuek ekoizpen eta kontsumo sistemaren benetako deskarbonizazioa datozen hamarkadetan lortzeko konpromisoa hartu dute”, eta “bide hau eredu berri baten eskutik” etorri behar dela azpimarratu du, bai eta “aldaketa hau eredu berri baten eskutik” etorri behar duela, “bizi estiloaren aldaketa bati loturiko energia kontsumoaren murrizketarekin, eta oinarrizko jarduerak hornitzeko beharrezko planifikazioari helduz”.

“Beharrizanek energia berriztagarriak oinarrian izan beharko dituzte eta eraginkortasun energetikoa, zirkulartasuna eta jasangarritasuna printzipio moduan. “ngurumen eta bioaniztasunarekiko begirunetik noski, horretarako zoru urbano eta urbanizagarrietan energia berriztagarridun iturriak instalatzea lehenetsi beharko delarik, bai eta jada existitzen diren parkeen berrindartzea, autokontsumoa eta hurbiltasunezko kontsumoa”, ziurtatu du Arakamak.

Geroa Bairen parlamentariaren aburuz, “Nafarroako erakunde publikoek funtsezko rola jokatu beharra dute gure jarduera guztien deskarbonizazioaren garrantziari dagokion sentsibilizazio sozialean, bai eta udal, elkarte, enpresa edo gizarte alorretan gure jardueren deskarbonizaziora hurbil gaitzaketen ekimenen sustapenean ere”.

 

Izena eman gure buletina jasotzeko