Energia birsorkuntzaren alorrean tokiko enpresentzako formakuntza ikastaroak proposatu ditu Baztango Geroa Baik
Eraikitako inguruneen energia birsorkuntzarako proiektu bat martxan jartzeko Nasuvinsaren eta Baztango Udalaren arteko lankidetza Hitzarenari eranskin bat gehitzea eztabaidatu eta bozkatuko du Baztango Udalak datorren ostegunean, Elena-Primavera Europako proiektuaren baitan dagoen proiektua osatzeko helburuarekin.
Koalizioak proposaturiko eranskinarekin, eraikuntza enpresen profesionalizazioa bultzatzen duten organismoen aurrean Nasuvinsak energia birsorkuntzaren alorrean tokiko enpresentzako formakuntza ikastaroak antolatzea planteatzen da, modu horretan, Baztan-Bidasoa eskualdeko bizilagunen komunitateek sustatzen dituzten inguratzaile termikoen hobekuntza lanen kontratazio prozesuetan haien partaidetza mesedetuz.
Ekimen honekin, Baztango Geroa Baik eskualdeko enpresa ehun propioa bultzatu nahi du, ikaskuntza horiek jasotzeko aukerarik eduki ez duten enpresei formakuntza eskainiz. Modu honetan, energia birsorkuntza ekimenak burutzen direnean, tokiko negozioek kontratazio prozesuetan parte hartzeko aukera edukitzea mesedetzen da.