Itzuli

Erdizeko galdeketari buruzko mozioan Isabel Olave parlamentariari egiten zaizkion aipamenak kentzea eskatu du Baztango Geroa Baik

Herri galdeketaren alde agertu da koalizioa, beti ere lege bermeekin egiten bada

    Erdizi buruzko galdeketa jorratzeko puntu bakarra izan duen Baztango Batzar Nagusiko saioan, Isabel Olave parlamentariari mozioan egiten zaizkion aipamenak kentzea eskatu dute Baztango Geroa Baiko zinegotziek. Foru Ganberan bere parlamentari jarduera zioen azalpenean aipatzea gaitzetsi du Geroa Baik. Zentzu honetan, Navarra Sumako parlamentari eta udaleko zinegotziak, ordezkari publiko den heinean eta bere eginkizunen garapenean bere ideien adierazpen librea dela eta egunotan pairatu dituen jazarpena eta seinalamendua gaitzetsi.

    Galdeketa dela eta, Erdizeko parajean meategi bat egiteko proiektuari buruzko erreferenduma egitearen aldeko bere jarrera berretsi du Geroa Baik, baina beti ere lege bermeekin egingo denaren oinarrizko premisatik abiatuz, bai eta inplikaturik dauden alde guztiei begirunez egiten bada. Halaber, Baztango Geroa Bairen aburuz zeharo inkoherentea da Batzar Nagusiak Gobernuko Ordezkariaren errekerimendua onartzea, herri galdeketa bertan behera utziz, baina aldi berean Nafarroako Gobernua premiatzea galdeketa burutu dezan.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko