Erorien Monumentua eraldatzeko akordio politikoa Geroa Bai, PSN eta EH Bilduren artean
Azcona: “Gutxieneko akordioa” da baina positiboa ere, aurrera egitea ahalbidetzen baitigu, monumentu frankista honen inguruan adostasun sozial eta politikoa lortzen delako
Geroa Baik akordio politikoa lortu du EH Bildu eta PSNrekin Eroritakoen Monumentua eraldatzeko eta bertan Maravillas Lamberto interpretazio zentroa sortzeko.
Akordio osoa hemen kontsulta dezakezu
Akordioa aurkezteko egin den prentsaurrekoan Pablo Azconak azpimarratu duenez, oso konplexua den gai baten inguruan lortu den “gutxieneko akordioa” da, baina aldi berean gaineratu duenez “aitortu beharra dago positiboa dela, aurrera egitea ahalbidetzen baitigu, gaurkoan nolabaiteko adostasun sozial eta politikoa lortzen delako monumentu frankista honen inguruan, balore faxista eta frankistak goraipatzea baino beste helbururik ez duen eta Iruñeari inolako ekarpenik egiten ez dion eraikin honen inguruan alegia”. Horrela adierazi du Azconak prentsaurrekoan, PSNren aldetik Ramón Alzórriz eta EH Bilduren aldetik Miren Zabaletak ere parte hartuz. Akordioaren aurkezpenean Javier Leoz Iruñeko zinegotzia ere egon da.
Azconak azaldu duenez, “eztabaida oztopatzen ari duen zornadura une batean iritsi da gainera akordioa, aurrerapauso falta ekintza falta moduan uler zitekeen une batean”.
Geroa Baiko parlamentuko eledunak azpimarratu duenez, “gorazarre frankista egiten duen Nafarroako eraikinik lotsagarriena da, horrela ulertu dugu beti. Aurkeztu den akordiotik, Azconak Geroa Bairen ekarpena nabarmendu nahi izan du. Haren hitzetan, “Geroa Bairentzako funtsezkoak diren bi aspektu daude; alde batetik elementu ugariren desagerpena, bereziki kupula hiri paisaiatik desagertzea”. “Ekintza hauekin monumentuaren ikuspegia aldatuko da; gaur egun kale-ardatzean duen nagusitasuna kenduko zaio”, ziurtatu du Azconak, aldi berean ziurtatuz Geroa Bairentzako “monumentaltasun hori desegiteko ematen dugun pauso bakoitzak errelatoa ere desmuntatzen duela”.
Bigarrenik, Azconaren arabera “Nafarroako Memoriaren Institutuaren eta Interpretazio Zentroaren artean bikoiztasunak ekiditea” izan da koalizioaren ekarpenetako bat, “Institutuak 2015 urtetik baitarama Nafarroako Gobernuak jarduten dituen Memoria politika publikoak bultzatuz”. “Proiektatutako zentroa beste memoria prozesu batzuekin erlazionatu daiteke edo beste horiek sendotu ditzake, Nafarroako Gobernuak 2015 urteko legegintzaldian ireki zuen bideari jarraituz”, ziurtatu du.
Halaber, Azconak nabarmendu duenez, “Geroa Bain oso pongi dakigu frankismoaren indarkeriaren zauriak irekirik jarraitzen dutela indarkeria hori pairatu zuten familietan eta gaurkoa bezalako akordio politikoekin, gizarte moduan aurrera egitea eta zauri horiek ixtea ahalbidetzen da”. “Hori izan da Geroa Bairen helburu argia eta hala izaten jarraitzen du”, azpimarratu du.
Era berean deitoratu duenez, “denbora gehiegian zehar ez da politika publiko ausartik egon biktimei justizia eta erreparazioa eskaintzeko, iraganaren begirada etikoa proiektatzeko eta hemen gertatu zena bidegabea eta ankerra izan zela inolako zalantza izpirik gabe ziurtatzeko”. Azconak gogorarazi duenez, 2015 urtean “Geroa Bai bizikidetza politika publikoak bultzatzen hasi zen, eta memoriari zor zaion begirunearekin konpromiso tinkoa agertuz egin zuen gainera, bai eta biktimen egia, justizia eta erreparazioa lortzeko duten eskubidea aldarrikatuz”.
“Eroritakoen monumentuari irtenbide bat bilatzea, norabide horretan egiten ari dugun beste pauso bat da. Honek garrantzia handiagoa du uneotan, muturreko jarrerak berriro sortzen diren une zail hauetan, iragan biolento eta antidemokratiko baten jarrera nostalgikoen birsorkuntza bizitzen ari baitugu”, ziurtatu du. “Horregatik, argi eta garbi adierazi behar dugu frankismoaren eta indarkeriaren kondena, eta bizikidetza benetakoa ea zuzena eraikitzeko ardura gurea dela, eta hori memoria landuz izango da bakarrik posible”, amaitu du adieraziz.