Itzuli

Eroritakoen Monumentuaren en gainean zein iritzi duen galdetu dio Koldo Martínezek Gobernuari, bai eta Virgilio Leret ingeniari aeronautikoari egiteke dagoen aintzatespenari buruz ere

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak oroimen historikoari buruzko bi galdera zuzendu dizkio Gobernu zentralari. Horietako lehenak, Eroritakoen Monumentua egokitzeko Iruñeko Udalaren proiektuaren inguruan Gobernu zentralak duen jarrera azaltzea eskatzen du, bai eta indarrean dagoen legedia betetzen ote duen eta frankismoaren biktimak errespetatzen dituen iritzi ote duen Sánchezen exekutiboak.

    Bigarren galdera, Gobernu zentralari zuzendua ere, Virgilio Lereten figuraren inguruan egin du, kolpe militarraren hasieran Melillan eraildako ingeniari eta abiatzaile iruindarra izanik, Geroa Baik behin baino gehiagotan eskatu baitu bere aintzatespen publikoa egin dadila. Hasiera batean Geroa Baik Virgilio Lereten izena Noaingo aireportuari jar zitzaion proposatu zuen, baina ekimena ez zen aurrera atera PSNren erreparoak zirela eta. Beranduago, 2019ko azaroaren 14an, Parlamentuak mozio bat onartu zuen, Navarra Suma izan ezik gainontzeko taldeen aldeko botoarekin, Espainiako Gobernua premiatuz aerodromo horretan Lereti eskainitako monolito eta plaka bat jar zitzan.

    Koldo Martínezek Sánchez exekutiboari eskatu dio Nafarroako Parlamentuak onartutako mozioa betetzeko emandako pausoak azal ditzan, behin Gobernuak jada onartu baitu altxamendu frankistarekin bat egitera ukatu izanagatik hil zen militar nafarraren izena ematea Melillako aireportuari.

    “Zaila da ulertzea PSOEk 2019ko urrian Lereten izena Noaingo aireportuari ematea ukatzea, orduan eskatu genuen moduan, eta orain, ia bi urteren ondoren, hori bera Melillan egitea erabaki izana. Noski aintzatespenarekin pozik gaudela, baina hura etxean geratu izana nahiago genuen. Hortaz, aireportuen alorrean eskumena duena Gobernu zentrala izanik, Noainen ospe handiko ingeniari aeronautikoaren figurari aitortza egiteko Nafarroako Parlamentuaren eskakizuna betetzeko zein pauso eman dituen jakin nahi dugu, kontuan izanik erreakzio motorraren asmatzailea izan zela eta abiazioaren historia liburutan egongo zela Errepublikari zion leialtasunagatik erail izan ez balute”, azpimarratu du Koldo Martínezek.

    Izena eman gure buletina jasotzeko