Itzuli

Errenta ertain eta txikientzako, bai eta autonomoentzako neurri fiskalak urtarrilean bertan lantzen hastera premiatu du Geroa Baik

Azconak Lehendakariaren konpromisoa baloratu du eta Geroa Baik kolektibo horiek eztabaidaren erdigunera ekarri nahi dituela berretsi du

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko bozeramaileak Foru Gobernuaren lehentasunen balorazio positiboa egin du pasa den ostiralean Chivitelehendakariak horiek azaldu ondoren. Zehazki, fiskalitatea aipatu du, bai eta zerga erreforma sakonago bat egiteko Geroa Bairekin hartutako konpromisoa ere. Sistemaren oinarriei heltzeko beharra berretsi du Azconak: klase ertainak, errenta ertain eta txikiak, haien erosahalmena nola txikitu den ikusi baitute. Autonomoei erreparatu die ere Azconak, belaunaldi txandaketarik ez dutenak edo haien dirusarrerak mantentzeko sufritzen dutenak bereziki. “Horiek ekarri nahi ditu Geroa Baik erdigunera”, azpimarratu du bozeramaileak, aldi berean nabarmenduz “bai lehendakaria, bai eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak badakitela Geroa Baik ildo honetan lan egiten hasi nahi duela, eta urtarril honetatik bertatik aurrera gainera”. “Eztabaida irekia da, eta Geroa Bain gai hau modu berezian azpimarratzen dugun arren, argi dago dena analizatu beharra dagoela, baita ere enpresen fiskalitatearekin zerikusia duena”. 

    Bestalde, Geroa Bairen agenda politikoan dagoen beste lehentasun bat aipatu du, Nafarroako Trantsizio Energetikorako Agentzia alegia. Gogorarazi duenez, bere sorrera Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren 4/2022 Foru Legean jasotzen zen, programa akordioan ere hala agertuz. Azconak azpimarratu duenez, “pauso erabakigarria da eredu energetiko jasangarriago eta demokratikoago baterantz egin beharreko trantsizioan”.

    Eta Geroa Baiko bozeramaileak ere Gazako suetena aipatu nahi izan du ere. Azconak nabarmendu duenez, “lasaitasun apur bat hartu dugu suetenerako pausoa eman izanarekin, hori zelarik Geroa Baik lehen minututik eskatzen zuena”. “Bahituak nola askatzen diren ikusteak eta inolako epaiketarik eduki ez zuten atxilotuak nola askatzen diren ikusteak, diogun moduan, lasaitasun apur bat ematen digu”; adierazi du. “Gauza bera eragiten digu laguntza humanitarioa modu seguruagoan sartzen ari dela ikusteak”, azaldu du. “Orain, eta beti eskatu izan dugun moduan, funtsezkoa da legeen eta nazioarteko itunen betetzearekin zaindari egotea”, ziurtatu du Azconak, aldi berean gaineratuz; “sueten hau bake justu eta iraunkor baten hasiera izan dadila espero dugu”

    Izena eman gure buletina jasotzeko