Errenta eta Irabazien Ituna martxan jartzera premiatu du Koldo Martínezek Gobernuko lehen presidenteordea
Ekonomia eta enpresa demokratizatzeko sistema berri bat bultzatzea eskatu du

Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak Errenta eta Irabazien Plan bat lehenbailehen martxan jartzea eskatu dio gaur Nadia Calviño Gobernuko lehen presidenteordeari, klase ertain eta langileek erosahalmena galtzea ekiditeko helburuarekin.
“Egungo sistema ekonomikoa deseraikiko duen eta ekonomia eta enpresa demokratizatzean oinarrituriko sistema berri bat bultzatuko duen Errenta eta Irabazien Ituna beharrezkoa da. Enpresak kapitalaren eta lanaren artean garatzen direla kontuan hartuko duen ituna izan beharko da, sakrifizioen banaketa zuzena egon beharra duela aintzat hartuz, baina baita irabazien banaketa zuzena ere. Izan ere, itun hori gabe, gure Ongizate Estatua arriskuan egongo da eta harekin Europako funtsetako 140.000 milioiak”, azpimarratu du Geroa Baiko senatariak Goi Ganberaren osoko bilkuran egindako hizketaldian.
“Geroa Baitik ez dugu aurrerapausorik ikusten Sánchez presidenteak maiatzean konprometitu zuen Errenten Itun horretan. Bost hilabete pasa dira eta ez da bilera bakar bat ere egon, ez eta Gobernuaren aldetik proposamen bakar bat ere elkarrizketa sozialaren mahaian”, salatu du Koldo Martínezek lehen presidenteordearen aurrean.
Geroa Baiko senatariaren aburuz “Europako funtsak ongi erabiltzea bezain garrantzitsua da krisialditik gizarte kohesionatuago, solidarioago eta zuzenago batekin irtetea, horrela ez bada, bi muturretako populismoek haien helburua lortuko baitute, sistema demokratikoa suntsitzea alegia”.
Aberastasunaren banaketak libreago egingo gaitu
Herri Batasunako buruzagi batek duela hamarkada batzuk Labrit frontoian esandako hitzak ekarri ditu gogora Koldo Martínezek. “ ‘Krisialdian sakondu beharra dago -zioen-, hartan sakonduz, sistemaren suntsiketan sakontzen baikara’. Honakoa ez da Geroa Bairen apustua. Guk gizarte inklusiboagoa eta gizatasun handiagokoa nahi dugu, gizarte solidarioa eta non aberastasunaren eta ongizatearen banaketak denok libreago egingo gaituen. Zuek ere iritzi berekoak izatea espero dugu, eta horregatik premiatzen zaituztegu beharrezkoa den Errenta eta Irabazien Itun horren alde Gobernutik lehenbailehen egin dezazuen”, eskatu du Nafarroako senatari autonomikoak.
Europako funtsak
Koldo Martínezek Europako funtsak aipatu ditu ere eta horien banaketan ikusten ari den eraginkortasun falta salatu du Nadia Calviño lehen presidenteordearen aurrean.
“Funtsak kudeatzeko zure Gobernuak aukeratu zuen eredu zentralista eta presidentzialistak, bere garaian jada kritikatu genuen horrek, funtsen exekuzioa oztopatzen ari du eta baliabide horiek betikoen eskutan amaitzearen beldurra areagotzen ari du, Enpresa Txiki eta Ertainei eta haien langileei bideratu ordez korporazio handien eskutan erortzearen beldurra alegia”, ziurtatu du Koldo Martínezek.
“Next funtsek -gaineratu du Geroa Baiko senatariak- enpresen produktibitatea hobetzeko balio behar dute, bai, baina gogorarazi nahi dut Estatuan 80 hamarkadatik produktibitateak hazteari utzi ez dion arren, klase ertain eta langileen erosahalmenak bere horretan jarraitu edo bera egin duela. Eta, hortaz, produktibitatearen hobera egiteak, lehenago edo geroago, soldatetan ere bere islada eduki beharko du”.
Lehen presidenteorderen erantzuna
Bere aldetik Gobernuko lehen presidenteordeak Nafarroako senatari autonomikoari erantzunez azpimarratu duenez, “eredu ekonomiko zuzenago eta jasangarriago baterantz joateko zure kezka elkar banatzen dut”. Era berean, Nadia Calviñok Errenta Ituna lortzeko Geroa Baiko senatariaren kezka bera elkar banatzen duela ziurtatu du, eta Koldo Martínezen eskaerari emandako erantzunean azpimarratu duenez, “garrantzitsua litzateke hemendik urte amaierara akordioetara iristea. Eragile sozialekin batera lan egiteko aukera edukitzea espero dut. Herrialde osoarentzako ona izango litzateke Errenten Itun hori lortzea”.