Itzuli

Eguesibarreko Geroa Baik bailaran mugikortasun jasangarriaren eredua bultzatzen jarraitzea eskatu du

La coalición denuncia la paralización de los procesos tanto para la pasarela entre Erripagaña y la Ciudad de la Innovación, así como para el carril bici de Sarriguren

    Eguesibarreko Geroa Baik “Eguesibarreko garapenaren ardatz moduan mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua ez paralizatzea” eskatu du. Koalizioak gogorarazi duenez “pasa den legegintzaldian joera anakroniko bat aldatzea lortu genuen eta herri partaidetzarekin mugikortasunaren aldeko apustu serioa egin zen, Eguesibarrentzako aukera zen hori orain legegintzaldi berria kolpean geldiaraziz”.

    Horrela, Eguesibarreko Geroa Baik berretsi duenez “Erripagaina eta Berrikuntzaren Hiriaren arteko zebra bidearen larritasuna benetako puntu beltza da”, eta “pasarelaren eraikuntza prozesua lehenbailehen martxan jartzea” eskatu du.

    Koalizioak gogorarazi duenez “pasa den legegintzaldian Nafarroako Gobernuak Eguesibarreko Udalaren Mugikortasun Batzordeak hala eskaturik 250.000 euroko partida sartu zuen 2019ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan azpiegitura hau egiteko”. “Bere aldetik, Udalak 90.000 euroko aplikazioa onartu zuen ere, lanak esleitzeko nahikoa zen partida alegia”, azaldu du.

    Eguesibarreko Geroa Baik gaineratu duenez “Berrikuntzaren Hiriaren Mugikortasun Planak, enpresek eta langileek in itinere segurtasuna eskatu dute. Halaber, aurreko legegintzaldian sortu ziren Eguesibarreko Mugikortasun Mahaiak ere eskaera honen alde egon dira, Iruñerriko Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Planean aurreikusiz eta bertan berretsiz, denon aldetik premiazkotzat joz konponbidea eman ziezaiokeen arriskua zela eta”.

    Koalizioak nabarmendu duenez “pasa den legegintzaldian Alfonso Etxeberria buru zuen Udalak Nafarroako Gobernuarekin hitzarmen zirriborro bat hauteskundeen aurretik adostua zuen jada”, eta Geroa Baitik Eguesibarreko Navarra Sumaren udal gobernu berriari premiatu zaio “lehenbailehen obra hau burutu dezan, puntu honetan dagoen arriskugarritasuna eta istripu arriskua direla eta premia handikoa baita”.

    BIDEGORRIA SARRIGURENEN

    Bestalde, “oinezkoentzako eta txirrindularientzako onuragarria izango den hezkuntza eta aldaketa kulturalaren alde”, Geroa Bairen aburuz “beharrezkoa da Sarrigurenen bidegorri bat eraikitzea, horrela haurrek haien tokialdaketetan zen Sarrigurengo bizilagunek ere modu jasangarrian eta arriskurik gabe mugitzeko aukera eduki dezaten”. “PSNtik prozesuari jartzen ari zaizkion trabak” gaitzetsi ditu Geroa Baik, “beharrezkoa den bidegorria denboran luzatzen ari baitute”.

    Koalizioak gogorarazi duenez “Eguesibarreko aurreko Gobernu taldeak hezkuntza zentroetarako bidegorri eta bide seguruen aldeko apustua hasi zuen”. “Horrela, gai honetan adituak ziren pertsonen partaidetzarekin bai eta eskola zentroetako, bertako gurasoen, Udaltzaingoaren, merkatarien eta herritarren ordezkariekin egindako Mugikortasun Mahai baten bitartez Sarrigurenentzako bidegorri bat onartzea lortu zen, udalerrian mugikortasun jasangarrirako lehen pauso bat emanez”, azpimarratu du.

    Geroa Baik gogorarazi duenez “beharrak fintzen eta aukerak baztertzen joan ziren, teknikariekin eta partaide guztiekin adostutako proposamen batera iritsiz, eta HMJP-ean idatzitakoaren ildotik gainera”. Horregatik guztiagatik, aukera hau alferrik ez galtzeko beharra azpimarratu du, bai eta udalerrian bidegorri bat lehenbailehen edukitzeko prozesua martxan jartzeko beharra ere”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko