Eskuinaren aurrerapenak gizarte osoaren atzerakada dakarrela ohartarazi du Geroa Baik
Geroa Baik urte luzez defendatu duen Nafarroa anitza ordezkatzeko eskatu du botoa Diputatuen Kongresurako Geroa Bairen hautagai den María Solanak
María Solana Diputatuen Kongresurako Geroa Bairen zerrendaburuak ohartarazi duenez, eskuinaren aurrerapenak gizarte osoaren atzerakada dakar, eta Geroa Baik urte luzez defendatu eta aldarrikatu duen Nafarroa anitza ordezkatzeko botoa eskatu du datorren uztailaren 23an.
“Geroa Baiko emakume eta gizonek oso ongi dakigu un delikatu batean gaudela. Eskuin muturrak, eskuinaren laguntzarekin, guk nahi baino gehiago egiten ari du aurrera. Bere aurrerapenak gizarte osoaren atzerakada dakar eta horrek asko kezkatzen gaitu. Geroa Bairen eskutan badago, ez dugu horrelakorik onartuko”, azpimarratu du.
Solanak ziurtatu duenez, “beste formakuntzetatik bete ditzakegun eserlekuak betez geldiarazten da eskuina”. “Geroa Baik Alderdi Popularrari kendu nahi dio eserlekua. Horrela geldiarazten da eskuina”, azpimarratu du.
Koalizioaren Kongresurako zerrendaburuak Geroa Bairentzako botoa eskatu du, “urte luzez defendatu eta aldarrikatu dugun Nafarroa anitza hoberen ordezkatu dezakeena baita”. “Madrilen ahots propioarekin ordezkaturik egongo den Nafarroa batentzako botoa nahi dugu eta Madrilek gure gauzei arreta jartzea nahi dugu. Eta hori egiteko, eta bermeekin egiteko, Geroa Bai erabakien zentro horretan egon behar duela uste dugu”, berretsi du.
Bere aldetik, Silvia Camaces Senaturako Geroa Bairen hautagaiak Goi Ganberarako botoaren garrantzia azpimarratu du, “Gobernuaren ekintza kontrolatzeko orduan garrantzitsua baita”. Era berean, “Nafarroa anitz eta aurrerakoia, baina integrala ere” defendatzearen alde egin du. “Kontzeju txikienetik gure Iruñea maiteraino doan Nafarroa bat, bere bost merindadeetatik igaroz”, azpimarratu du.
Camacesek gainera, emakumeak politikagintzan duen papera aldarrikatu du. “Botoa guretzako izateko deia egin nahi dugu, kasu honetan bi emakumerentzako, emakumea politikagintzan aldarrikatzen dugulako, eta Geroa Bai osatzen dugun beste gizonekin aurrerakoiekin batera, Nafarroa zuzen eta parekideagoa eraikitzen dugulako ere”, nabarmendu du.
“KANPAINA ATIPIKOA”
Koalizioko parlamentariekin eta Gobernukideekin batera, Gorteetara Geroa Baiko hautagaiek “atipikotzat” jo duten kanpainari hasiera eman diote, San Fermin festen hasierarekin batera gertatu baita.
“Sanfermin baketsuen alde topa egin nahi dugu Geroa Baitik, festak denok modu berean gozatuz denok gure tokia dugun Iruñea honetan”, adierazi du María Solanak.
“Ezberdintasunari eta bizikidetzari errespetua data hauen nortasun zeinu izatea” desiratu du gainera Kongresurako zerrendaburuak, aldi berean “baldintza eta berme guztiekin kanpaina bat burutzeko denon eskubidea” defendatuz.