Itzuli

Espainiako Bankuak bere kargu-ohiei kalte ordainak modu irregularrean eman dizkiela salatu du Koldo Martínezek

Lan erreformak langile guztientzako ezartzen duenaz gain kobratutakoa erreklamatzea eskatu dio Gobernu zentralari

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak Gobernu zentralari galdegin dio ea Espainiako Bankuko buruzagi-ohiek behar ez bezala kobratutako dirua erreklamatzea aurreikusten ote duen, organismo arautzaileak bere exekutiboei kalte ordainak ematerako orduan bere araudi propioa eta sektore publiko osoari eragiten dion araudia urratu duela egiaztatu ondoren.

    “Asteotan ikuskizun tamalgarria ikusi dugu. Banka zuzendariak haien soldata astronomikoak areagotzen milaka langile kaleratzen dituzten bitartean, pasa den astean Senatuan salatu nuena alegia. Eta orain, kazetaritza ikerketa bati esker, Espainiako Bankuak kargua utzi duten bere buruzagiei kalte-ordaina ematerako orduan Langileen Estatutuak arautzen duena ordaintzeko erabakia hartu duela jakin dugu, Mariano Rajoyren lan erreformak jasotako kalte-ordainak ezarri ordez, hauek kaleratze kalte-ordaina modu nabarmenean murrizten baitute”, azpimarratu du Koldo Martínezek.

    “Geroa Baik afera hau ikertu egin du eta bankaren abusuak ekidin behar dituen erakundeak estatuko sektore publikoko erakundeetako exekutiboei eragiten dien araudiari jaramonik ez egiteaz gain, agerkari digital batek salatu duen moduan, bere barne araudi propioa urratu duela aurkitu du, honen arabera bere langileei sektore publikoaren zerbitzura dauden langileei orokorrean eragiten dieten langileria gastuen alorreko neurriak ezarriko zaizkiela esaten baita”, nabarmendu du Koldo Martínezek, Espainiako Bankuaren batzorde eragileak bere zuzendarien kalte-ordainak lege markotik eta bere araudi propiotik gorago igotzeko erabakia “lege-iruzurra” dela adieraziz.

    Geroa Baiko senatariak gogorarazi duenez gainera, Espainiako Bankuko Gobernadorea oso kritikoa izan zen lan erreforma bertan behera uztearekin. “Aholkurik ez du inork beretzat eta bai besteentzat, hori dirudi Espainiako Bankuko arduradunen eredua, bere buruzagientzako kalte-ordainak ematerako orduan Rajoyren lan  erreforma eta sektore publikoarentzako gai hau arautzen duten legeak alde batera utzi baitituzte. Hau da, langileentzako orokorrean kalte-ordainak murriztea egokia deritzotela, baina haien jendeari eragiten dienean Langileen Estatutuak arautzen zuenera itzultzea nahiago dutela”. “Orain, Kontuen Auzitegiak sektore publikoko erakundeetako kalte-ordainen analisia egin duenez eta in fraganti harrapatu dituztenez, etorkizunean urteko zazpi egun ordaintzea adostu dute, kargua utzitako haien buruzagiei ordaindu dizkieten urteko hogei egunen ordez. Eskandalu hau dela eta galdetu diot Gobernuari ea ordaindutako gain-kopuruak erreklamatzea aurreikusten ote duen”, gaineratu du Koldo Martínezek.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko