Itzuli

Europako funtsen kudeaketa autogobernuaren defentsarekin bateragarria izatearen beharra berretsi du Barkosek

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoko prentsaurrekoan, Geroa Baiko eledunak bere kezka agertu du txertaketa kanpainarekin. Zentzu honetan, ziurtatu duenez “farmazeutiken aldetik txertoaren dosiak bidaltzerakoan sortutako problematikak eragindako egoera honek keztatu egiten gaitu”

    Halaber, Europako funtsak aipatu ditu eta “horien kudeaketa autogobernuaren defentsarekin bateragarria izatearen beharra” berretsi du.

    Bestalde, Mendigorrian D ereduko linea bat ireki dela eta bere poza agertu du eta hori errealitate bihurtzeko egindako elkarlana baloratu du ere. “Lanean aritzeko bidea marrazten digu”, azpimarratu du.

    Eta azkenik, 65 urte baino gehiagoko pertsonen eta alokairu babestuen gainean Geroa Baik datorren osoko bilkurara eramango duen mozioa aipatu du ere.

    Izena eman gure buletina jasotzeko