Itzuli

Europako funtsen kudeaketan gardentasuna eta Nafarroaren posizioa anbizioz defendatu dadin eskatu du Barkosek

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Europako funtsekin ordainduko den Suspertze Planeko proiektuen %50 baino gehiago Pedro Sánchez Gobernu presidenteak autonomiek zuzenean burutuko dituztela autonomietako presidenteei iragarri ondoren, Uxue Barkos parlamentuko eledunak gardentasuna eskatu du Europako funtsen kudeaketan, bai Estatuaren aldetik bai eta Komunitate Autonomoen aldetik ere. Halaber, Nafarroaren posizioa anbizioz defendatzea eskatu du, Europako Green Deal-arekin ongi lerrokaturik dauden proiektu eta lan materiala baitu mahaigainean.

    Bestalde, pandemiari eta hartutako neurriei dagokienez, Gobernu zentralaren eta foru gobernuaren artean elkarbanatutako kudeaketa duen alarma egoeraren baitan ezarritako etxeratze-agindua onartu izanaren alde agertu da, eta azpimarratu duenez “pandemiaren gorakada oso larria da Nafarroan edo gutxienez bere gordintasun osoan irakur dezakegu Nafarroan”. “Egoerak horrelako ezaugarriak dituzten neurriak behar ditu eta zaindari egon behar dugu neurri horiek pandemiaren bilakaeraren arabera egokitzeko”, ziurtatu du.

    Baita ere planteatu duenez, etxeratze-aginduaren ezarpena “Nafarroan oso zorrozki ezarri diren beste neurriak berrikusi ahal izateko unea da” eta ostalaritza eta kultura sektoreak murrizketa horietako batzuetatik “libratzea” planteatu du, beti ere datuen bilakaerari loturik.

    Azkenik, asteburu honetan alderdi ezberdinetako gazteriek abian jarritako ekimena baloratu du ere. “Haien lana jakitera eman digute, herritargo osoari gazteriaren alorretik begiratuz, 160 neurri proposatuz”, azpimarratu du.


     

    Izena eman gure buletina jasotzeko