Itzuli

Europako Kontseiluko Adituen Komitearen aholkuak entzun ditzala eskatu dio Geroa Baik gobernu zentralari

Koalizioak beharrezkoa deritzo Euskarak ikus entzunezko ekoizpenen plataforma digitaletan presentzia handiagoa edukitzea bermatzea. Aldi berean, dokumentu ofizialak elebidunak izateko aukera edukitzea eskatu du ere.

    Mikel Asiain Mikel Asiain

    Gobernu zentralak Ikus entzunezko Komunikazioaren Lege Orokorra betetzea eta ikus entzunezko ekoizpenen plataforma digitalek  hizkuntza koofizialetan egin beharreko portzentajea bete dezaten ere eskatu du Geroa Baik. Halaber, koalizioak Administraritza zentrala premiatu du dokumentu ofizialak elebidunak izateko aldarrikapen historikoari bide eman diezaion, NAN eta gidabaimen txartelak alegia. Horretarako, mozio bat aurkeztu du Nafarroako Parlamentuak datorren ostegunean egingo duen osoko bilkuran eztabaidatu eta onartzeko.

    Mikel Asiain Geroa Baiko parlamentariak deitoratu duenez, Nafarroako errealitate linguistikoari buruz Europako Kontseiluko Adituen Komiteak plazaratu duen azken txostenak “euskal hiztunon eskubideen benetako errekonozimendua gauzatzeko neurriak ezartzeko gobernu zentral ezberdinen aldetik egon den borondate politiko eza” islatzen du. Honen aurrean, Asiainek dio “Estatuak ezin duela entzungorrarena egiten jarraitu aldarrikapen hauen aurrean eta Adituen Komitearen txosten honek jasotzen dituen hausnarketak entzun behar dituela, modu horretan hamarna milaka nafarron hizkuntza eskubideei erantzuna emanez”.  

    Ildo honetan berean Geroa Baiko parlamentariak gogorarazi duenez “pasa den irailean, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariordeak agerian utzi zuen aldarrikapen hauei bidea emateko dagoen beharra Hizkuntza Ofizialen Kontseiluak Alacanten egin zuen bileran, Lurralde Politikako ministroaren presidentetzarekin.

    Azkenik, “adituen gomendioekin harkorrak izatearen garrantzia” azpimarratu du Mikel Asiainek, bai eta “euskararen erabilera administraritzaren esparruan erabiltzea bermatzeko” ere. “Nastat-en azken azterlanaren arabera, euskara maila batean edo bestean hitz egin edo ulertzen duten pertsonen portzentajea %26,7ra igo da azken urteetan, hau da, 175.000 nafar inguruk hitz egin edo ulertzen dute gure hizkuntza, eta datu hau oso esanguratsua da adin gaztekoen artean”, amaitu du azpimarratuz Asiainek.

    Izena eman gure buletina jasotzeko