Euskal Y-rekin lotura egiteko aukerarik hoberenarekin konpromisoa har dezan eskatu dio Geroa Baik Gobernuari, bai etorkizunera begira bai eta ingurumenari begira ere
Garesen fundazioaren 900 urteurrena dela eta bertan egin den Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren, Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak Nafarroako PHT eta Euskal Y-ren loturari buruz hitz egin du. Barkosek Nafarroako Gobernuari eskatu dio “aukera hoberen moduan ulertzen zen aukera mantentzeko” konpromisoa har dezan, “Estatuarentzako azpiegitura kostu handiagoa izan arren, etorkizunera begira eta ingurumen kostu txikienari begira aukera hoberena dena alegia”.
Geroa Baiko bozeramaileak gainera azpimarratu duenez, Nafarroak “denboraldi luze honetan zehar Estatuko lurraldean burutu diren inbertsio guztien %1,6 ordaindu du eta une honetan Estatuko Administraritzak hurrengo pausoa eman behar du Nafarroan, korridorearentzako berarentzako eta Nafarroarentzako azpiegiturarik hoberena egiteko konpromisoa hartu beharra du”.
Bestalde, enplegu publikoa egonkortzeko foru dekretua aipatu du Uxue Barkosek. Barkosen iritziz dekretu horrek “zenbait argi-ilun ditu, presaz egin da, inplikaturiko sektoreekin negoziazio testuingururik ez da egon, Parlamentuarekin eta sindikatuekin alegia, eta autogobernua erabiltzeko aukerak ez dira aprobetxatzen”. Gainera, ez dago ados euskararen balorazioa egiteko moduarekin eta ziurtatu duenez, “zeharo ulertezina da Nafarroa, euskararen lurraldea, lingua navarrorum-aren ezagutza meritu moduan aintzat hartzeko gai ez izatea”.
Geroa Baiko eledunak ziurtatu duenez, dekretuak “segurtasun juridikoaren aldetik hutsuneak ditu, baina inoiz ez dugu hura aurrera ateratzea galaraziko”, aldi berean argudiatuz “enplegu publikoan egonkortasun falta gainditzeko beharrean aurrerapauso garrantzitsua” dela.
Uxue Barkos