AZKEN LEGEGINTZALDIAN EMANDAKO AURRERA PAUSOETAN ATZERA EGITEA EKIDIN ETA IRUÑEKO GEHIENGO SOZIAL ETA POLITIKOA GAUZATU, IRUÑEKO GEROA BAIREN HELBURUAK
Geroa Bai Iruñea trabajará esta legislatura con el objetivo de evitar pasos atrás en los avances realizados la pasada legislatura hacia la consecución de una ciudad más verde, cohesionada y humana
Hiri berdeagoa, kohesionatuagoa eta gizalegezkoagoa lortzeko azken legegintzaldian emandako aurrera pausoetan atzera egitea ekiditeko helburuarekin egingo du lan Iruñeko Geroa Baik, bai eta Iruñean existitzen den gehiengo sozial eta politikoa gauzatzeko helburuarekin ere.
Horra ezagutarazi dute gaur Patxi Leuza Udalean Geroa Bairen udal taldeko bozeramaileak eta Antso Fernández udal taldeko laguntzaileak, ikasturte politikoari hasiera emateko egindako prentsaurrekoaren baitan, era berean legegintzaldian landuko dituzten neurri eta proposamenen berri emanez.
Iruñeko Geroa Baiko ordezkariek azpimarratu dutenez, “agintaldi berri honetan iraganera itzultzeko arriskua jada gauzatu da, Maya alkatearen ekintza eta intentzioak jasangarritasun, mugikortasun, ingurune osasungarri, trantsizio energetiko, berdintasun eta gizarte ireki eta pluralei dagokienez Europako hirietan egiten ari direnen aurkakoak baitira”.
“Geroa Bain Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 2030 agendarekin konpromiso tinkoa dugu, hiri inklusibo, seguru, erresiliente eta jasangarriagoak lortzeko. Tokiko esparrutik ikuspegi globalarekin egiten dugu lan, mugikortasun jasangarri eta trantsizio energetiko zuzen baten alde, inor atzean utzi gabe. Horregatik, Fridays For Future mugimenduak Europako eta munduko Udalentzako landu duen klima larrialdiaren adierazpena aurkeztuko dugu”,azaldu dute.
Mugikortasun jasangarriaren eta ingurune seguru eta osasungarrien alorrean, Iruñeko Udalean koalizioaren ordezkariek ziurtatu dutenez ez dute “atzera pauso bakar bat ere” onartuko. “Zentzu honetan Mayak egindako adierazpenak oso kezkagarriak dira, Europak daraman hildoaren aurkakoa baitira, bai eta 30 Hiria Planaren aurkakoak ere. Navarra Sumak hirigunean eta Pio XII etorbidean egin denaren funtsa leheneratu nahi du, berriro ere trafikoa, zarata, kea eta kutsadura ekarriz, eta korridore jasangarri honetan aparkalekurako plazak berriro ere jarriz, nahiz eta Udaltzaingoaren estudioek eta egungo egoerak frogatu aldameneko kaleek arazorik gabe jasotzen dutela txandakako aparkalekurako beharra”.
“Honekin Garraio Publikoan denbora askoan izandako lorpen nagusia leheneratuko da, aparkalekuetara sartu eta irtenekin autobusarentzako lehentasunezko bidean trafikoaren fluxua oztopatuz. Gainera, orain arte egon ez diren geldiunean egongo dira, bai eta bizikletentzako bidea segurtasun eza, zarata eta ke gehiago, eta autoek espazio publikoa gehiago okupatuko dute. Horregatik guztiagatik, Pio XII etorbidean irabazi dena ez leheneratzea Maya Alkateari eskatzeko adierazpen bat aurkeztuko dugu.
Moret Aita kalea trafikora irekitzeko aukera egon daitekeenaren inguruan Mayaren adierazpenak direla eta, Iruñeko Geroa Bairen ordezkariek ziurtatu dute “atzera pauso honekin lortu den aurrerapen nagusia galduko genukeela, hau da, egunean 14.000 autok lehen zabalgunean gurutzatzea”. “Erabaki honekin, hirien erdigunean emisio gutxiko guneak gordetzeko hiri nagusienek egiten ari dituzten aurrerapenen aurka joango ginateke. Iruñeak aurreko legegintzaldian lanean aritu ginen norabide berean lanean jarraitu beharra du, Txantrean María Auxiliadorako korridore jasangarriarekin, Sanduzelain Juaristi Doktorea kalekoarekin eta Labritekoarekin, bai eta Monjardin kalearen inguruetan hasitako lanarekin jarraitu, hezkuntza zentroekin lankidetzan, eskola ingurune seguruak sortzeko, eta ziklagarritasun planarekin eta bizikleta aparkaleku seguruen sarearekin jarraitu”, azpimarratu dute.
Zentzu honetan, Iruñeko Geroa Baik deitoratu du alkateak “polibizi brigada sortu berria desegin izana”, eta gobernu taldea premiatu du “0 istripu helburua lantzen jarrai dezan, bai eta 30 Hiria Planaren kanpaina informatibo bat landu dezan ere, jada indarrean dauden aldaketak ezagutarazteko”.
Trantsizio energetikoaren alorrean, udal taldeak Navarra Suma premiatu du “udal komerzializadorarekin aurrera egiten jarrai dezan, iruindar guztiek energia modu bidezkoan lortzea bermatzeko, bai eta elektrizitatearen ekoizpen eta kontsumo jasangarriaren eredu baterantz aldaketa sustatzea ere”.
Berdintasun eta LGTBI alorrari dagokionez, Iruñeko Geroa Baik bere kezka azaldu du “Maya Alkatearen lehen ekintzetako bat teknikari plazen deialdia bertan behera uztea izan delako hain zuzen ere”. “Iruñea, bere herritarren bultzadari esker eta Udalaren akonpainamendu biziari esker indarkeria matxistaren aurkako borrokan eta Berdintasunean aurrerapausoan erreferente izan da. Berdintasun Ordenantzaren betetze osoa eskatuko dugu bai eta Berdintasun planaren garapena ere. Emakumeen Etxeak hasitako lanarekin jarrai dezan premiatzen dugu alkatea, hori martxan jarriz eta aurreikusitako eta onartutako inbertsioak burutuz. Era berean, LGTBI pertsonen eskubideetan eta ikusgarritasunean egindako aurrerapausoak ez desegiteko buru belarri ibiliko gara. Are gehiago, asko dago egiteko, LGTBI planarekin jarraituz”, azpimarratu dute Leuzak eta Fernándezek.
Herritar Partaidetzari dagokionez, udal taldeak gainera ziurtatu duenez “Udalak hiriaren kudeaketa parte hartzaileagoa erraztu behar du eta horregatik premiatzen dugu gobernu taldea Partaidetza Erreglamendua behin betiko onar dezan, auzoetako kontseiluak sortzeko eta baliabideen kudeaketa elkarbanatua egiteko, Hiriko Kontseilua sortzeko, herritar kontsultak, aurrekontu parte hartzaileak, eta elkarte, kolektibo eta herritarrek erabiltzeko lokalen egokitzea”.
Iruñeko Geroa Baik ere gogorarazi duenez, aurreko legegintzaldian “haur eskolak direla eta, plan pedagogiko bat onartzea lortu dugu, hezkuntza komunitate osoaren inplikazioarekin gainera, Mayak aurretik utzitako instalazio zaharkitu eta alegalak berregokituz, eta plaza eta eredu eskaintza benetako eskari mailara egokituz”. “Navarra Sumak kalitatezko haur eskola publiko baten alde duen interes gabezia argi frogatu da hezitzaileentzako 91 plazaren deialdia bertan behera utzi duenean. Plazak bertan behera utzi izanak Navarra Sumak pribatizazioa nahiago duela frogatzen du, Hello eskolekin egin izan zuen modu berean”, gaineratu du.
Leuza eta Fernández ere kritiko agertu dira etxebizitza hutsaren tasa minimora murrizteko Maya alkatearen erabakiaren aurrean. “Alkatea premiatzen dugu Nafarroako Gobernuarekin batera lankidetzan aritu dadin SanduAndia eta Konpainia kaleetan gazteentzako alokairuzko etxebizitzak eraikitzeko, bai eta jada existitzen diren adinekoentzako etxebizitza kolaboratiboen ekimenetan lankidetzan aritu dadin ere”.
Ikuspegi estrategikoari dagokionez, Iruñeko Geroa Baik “Iruñea Europako hirien sarean kokatzeko lanean jarraitzearen alde” egin du, “euroeskualdearen rola bultzatuz”. “Europako finantzaketarekin lortutako proiektuetan lanean jarraitu behar dugu, hala nola Stardust 2017-2022: 5.5M€ pilotu proiektuetan inbertitzeko, hots San Pedro auzoaren zaharberritzea, bizikleta publiko elektrikoen sistema berri bat, erakundeen arteko carsharing-a, azken miliako plataforma sistema bat hiriko zenbait puntutarako edo ibilgailu elektrikoentzako birkarga super azkarrerako puntu bat”, azpimarratu dute. Gainera, “merkataritzaren plan estrategikoa” bultzatzearen aldeko apustua egin dute, “martxan jarri beharreko neurriak arazoen diagnostiko erreal batean oinarrituz”.
Oroimena eta Bizikidetza direla eta, koalizioaren udal taldeak bere desioa agertu du “Enrique Mayak Nafarroako Gobernuko Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiarekin batera hasi zen lana jarrai dezan, ETAren asasinatze bat gertatu zen Iruñeko tokietan plakak ipiniz, eta Eroritakoen Monumentuan hasitako erreparazio eta bersignifikazio lanarekin, kontsulta loteste baten bidez”.
“Atzera pausorik onartuko ez dugun beste gaietako bat Polizia Komunitarioaren figura berria da, aurreko legegintzaldian sortutakoa alegia. Gainera, etxabereei buruzko ordenantza berri bat proposatuko dugu, eskubideak eta betebeharrak hedatuz eta aitortuz, eta kaleko musikaren arautzea bultzatuko dugu ere, hiriaren erdiguneko espazio jakinetan bereziki”, azpimarratu du.
Azkenik, Leuzak eta Fernándezek “iruindar guztien bizi kalitate hobea bermatuko duten dotazioekin hiria egituratzea Geroa Bairen apustu tinkoa” dela azpimarratu dute. “Aurreko agintaldian onartu zen Auzoetako Inbertsio Plana burutzen jarraitu beharra dago, eta beste ekintza batzuk burutu beharra dago ere, hala nola NUPen UEPS, Aranzadiko bigarren fasearen garapena, edo Txantrea Hegoaldeko parkea”, amaitu du Iruñeko Geroa Baik.
Patxi Leuza