Garapen ekonomiko jasangarriaren eredua europar agendatik kanpo geratzeko arriskuan dagoela ohartarazi du Geroa Baik
Amaia Arrizabalaga Geroa Bai CEUSen hautagaiak ziurtatu duenez “Nafarroak urte asko daramatza Europako ingurumen politikekin lerrokaturik”
Amaia Arrizabala Geroa Bai CEUSen hautagaiak ziurtatu duenez “Europak trantsizio hirukoitz bati egin behar dio aurre jada: digitala, ekologikoa eta soziala”, eta era berean ohartarazi du “ekainaren 9an bozkatzen dugunaren araberakoa izango dela trantsizio hirukoitz honek dakartzan erronkei Europak eman beharreko erantzunak lantzeko modua”.
“Desafio hirukoitz honetan ezin dugu lehen sektorea ahaztu, hain garrantzitsua Nafarroan, jakinik gainera hari loturik dagoen nekazaritza industriarekin batera, Nafarroako motore ekonomikoetako bat dela. Sektore hauek bere alde guztietan aurkitu behar dute jasangarritasuna: alderdi ekonomikoan, sozialean eta ingurumenari dagokiona”, azpimarratu du hautagaiak, era berean gogoraraziz “datorren Europako Parlamentua izango dela Nekazaritza Politika Amankomuna diseinatu eta kudeatu beharko duena, krisi larria gurutzatzen ari duen sektore batentzako berebiziko garrantzia duen sistema alegia”.
Arrizabalagak defendatu duenez, “Nafarroak urte asko daramatza Europako ingurumen politikekin lerrokaturik”, eta horren adibide dira Nafarroa Green Trantsizio Ekologikorako Estrategia edo Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Foru Legea”.
“Geroa Bain urte asko daramatzagu Nafarroa Green Trantsizio Ekologikorako Estrategia lantzen egungo ekoizpen ereduari alternatiba jasangarriak bilatzeko, Europako Itun Berdeak dioenarekin bat. Ibilbide orri horrek hainbat neurri ezartzea eskatzen du, hala nola eraikuntzan eraginkortasun energetikoa bilatu, ekonomia zirkularraren sustapena, landa esparruan berrikuntza, bionaniztasunaren kontserbazioa edo mugikortasun jasangarria, besteak beste”, azaldu du Geroa Bairen hautagaiak.
Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Foru Legeari dagokionez Arrizabalagak gogorarazi duenez, “Geroa Baik bultzada sendoa eman dio arau honi, klima aldaketaren aurkako borrokan bide argia erakusten baitu eta ingurumen politiketan aurrera egiteko beharrezkoak diren aldaketak sartzerako orduan gizartearen konplizitatea bilatzen baitu ere”. “Gizartea aldaketen bide horretatik jarraitzera animatzea beharrezkoa da larrialdia klimatikoari erantzun tinkoa emateko”, nabarmendu du.
Geroa Bairen hautagaiak “garapen jasangarrian oinarrituriko eredu ekonomiko, fiskal eta kontsumo ereduaren” defentsa nabarmendu nahi izan du ere, “fiskalitate berdearen aldeko apustu argiarekin”. “Europak jada premisa horietan lan egin du eta, hauteskundeetan gertatuko denaren arabera, Europako agendan mantendu eta areagotu edo desagertu egin daitezke”, adierazi du,
“Ingurumen politiken sustapenean eta Pariseko Akordioaren ezarpenean lidergo globala izaten jarraitzeko betebeharra du Europak. Ekonomia berde eta erresilienteetarantz trantsizioan beste herrialdeak lagunduz, mugak gainditzen dituzten desafio globalei aurre egiteko solidaritatea funtsezkoa dela frogatzen du Europak”, azaldu du hautagaiak.
Zentzu honetan, Arrizabalagak azpimarratu du “asko dagoela jokoan ekainaren 9ko Europako hauteskundeetan”, horregatik ohartarazi du “ezin dugula atzerapausorik onartu, klima aldaketa lehenbailehen borrokatu beharreko errealitatea baita”.