Gehiengo ratioa duten eta hala eskatzen duten ikastetxe publikoen ikasgelak bitan banatzera premiatu du Geroa Baik Hezkuntza departamentua
María Solana parlamentariak gogorarazi duenez, ikastetxe publikoetan ratioaren jaitsiera linealaren aldekoa da Geroa Bai eta, hortaz, gehiengo ratioetara iristen denean ikasgelak bitan banatzearen aldekoa

Geroa Baik Nafarroako Gobernua premiatu du, ikastetxe publikoetan 25 ikasleko ratioa gainditzen duten ikasgelak bitan banatu daitezen, beti ere hori egitea posible denean eta zentroarekin adostuz. María Solana parlamentariak mozio bat erregistratu du Parlamentuan eztabaidatzeko, horren bitartez gogoraraziz hori dela 2015 urteaz geroztik ezarri den jardunbidea eta “hori dela Geroa Baitik nahi dugun jardunbidea”.
Modu honetan, Solanak azpimarratu duenez “ratioen jaitsiera linealaren aldekoa da Geroa Bai; hortaz, agerikoa da, Geroa Baik ikasgelak bitan banatzearen aldekoa da arauan aurreikusten den zifra gainditzen denean”, arau horrek, gogorarazi duenez, “gehiengo ikasle kopurua ezartzen baitu, baina kopuru hori txikiagoa izatea ere ahalbidetzen baitu”.
Zentzu honetan, parlamentariak azaldu duenez “beharrizan berezientzako eta bat-batekoentzako ehunekoak erreserbatzen direla kontuan hartuz, 25 jartzen duen tokian 26 onar daitekeela defendatu daiteke, hortaz ez dugu ikasgelak bitan banatzeko arazorik ikusten”. Halaber, Solanak azpimarratu du “26 legezkoa bada, ikasgelak bitan banatzea ere hala dela”, eta gaineratu duenez “Geroa Baik arauaren ezarpen hau defendatzen du, legezkotasun hori, legearen baitan ikasgela bakoitzeko ikasle kopurua murriztea ahalbidetzen duena”.
“Ikasturte hasiera honetan Zizurko Erreniega ikastetxe publikoko eskaerari Departamentuak ezezkoa eman diola ikusi dugu. Urteetan zehar ikasgelak bitan banatzeko kasu asko egon dira eta horietako batzuk Parlamentu honetako lan saioetan jorratu dira. Legegintzaldi guztietan egon dira horrelakoak, 2015az geroztik baita ere, eta bere gehiengoan eskaeraren aldekoa izan da ebazpena”, adierazi du María Solanak.
Bestalde, Geroa Baiko parlamentariak gogorarazi du 2015 urteaz geroztik Nafarroan “legegintzaldiko akordioak izenpetu direla formakuntza aurrerakoi ezberdinen artean, horietan Nafarroa anitz etaaurrerakoi baterantz aurrera egiteko konpromiso tinkoak jasoz, inor atzean utziko ez duen Nafarroasozial, solidario eta kohesionatua bermatzeko”, eta konbentziturik dago hau horrela izateko “hainbat gai daudela mahaigainean, eta idatzirik egon ez arren, aurretiko baldintza direla”. Azaldu duenez, horietako bat zera da, “ikastetxearen espazio eta antolaketaren arabera posible izatea eta, zalantzarik gabe, eskatzen duen zentroak aukera hori badu, ikastetxe publikoa gehiengo ratioa duten taldeak bitan banatzea”.
Solanak nabarmendu duenez “Programa Akordioan, aurrerapauso bat gehiego eman eta ratioaren jaitsiera linealera jo behar zela iritzi genuen Geroa Baitik”. Berriki Foru Ganberako Osoko bilkuran onartu zen ratioei buruzko mozioaren eztabaidan ere argi geratu zen hori eta “desakordioa izanik ere, neurri horren egokitasuna defendatzeari ez diogu uko egingo, Hezkuntza Departamentuak ratioei buruz egiten ari duen azterlanak eskainiko dituen datuen zain”.
Horregatik, “akordiorik ez dagoenez, ratioak modu linealean jaisteko araua aldatuko ez dela jakinik, Geroa Baitik Hezkuntza Departamentuari eskatzen diogu ikasgelak bitan banatzeko aukera dagoen kasuetan, hala egiteko bere borondatea ager dezan”, amaitu du adieraziz María Solanak.