Itzuli

Krisialdiari geure tresnekin irtenbidea emateko autogobernua sendotzea garrantzitsua dela deritzo Geroa Baik

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Mahai eta Eledunen Batzarraren ondorengo prentsaurrekoan Pablo Azcona Geroa Baiko parlamentariak koalizioak datorren Gobernuari kontrol saioan aurkeztuko dituen ekimenak azaldu ditu. Horrela, koalizioak oroimen demokratikoaren legeari buruz galdetuko du, aisialdirako etxabeak bermeekin irekitzeari buruz, bai eta Agoizko biomasa zentroaren bultzadari buruz.

    Halaber, Hitzarmen Ekonomikoaren negoziazioari eta Nafarroak Estatuari egiten dion ekarpenari buruzko interpelazioa aipatu du ere. “Krisialditik irteteko erantzunen une honetan, autogobernua sendotzea garrantzitsua da, geure tresna propioekin egiteko”, ziurtatu du.

    Geroa Baik gainera bere “atsekabea” agertu du, pasa den astean Diputatuen Kongresuak hauteskunde gastua gainditzen duten hautesle taldeek aurre egin beharreko isunei konponbidea emateko Foru Parlamentuak planteaturiko lege ekimena aintzat hartu ez izanarekin. Egoera honen aurrean, Geroa Baik ekimen berri bat aurkeztu du Parlamentuan, Kongresua premiatuz hauteskunde erreformak eztabaidatu behar dituen azpibatzordea dei dezan.

    Azconak ziurtatu duenez, “Geroa Baik ez du onartuko hau horrela gelditzerik” eta “legeak modu zuzenean aldatzeko lanean” jarraituko du. Zentzu honetan azaldu duenez, ekimen bat aurkeztu du Foru Parlamentuan Kongresua premiatuz hauteskunde erreformak eztabaidatu behar dituen Ganbera horren azpibatzordea dei dezan.

    Bestalde, Kongresuko eztabaidan “adierazpen desegoki batzuk eta Nafarroako errealitatearen testuingurutik kanpokoak” egon izana kritikatu du Pablo Azconak.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko