Itzuli

Mayak aurkeztutako aurrekontuak Iruñeko herritarrentzako iruzur handia direla dio Iruñeko Geroa Baik

Koalizioak argitu duenez, 2022 urterako aurrekontuen proiektua aurkeztu den une beretik jakina da burutzeko ezinezkoa dela, gertatuko ez diren diru-sarrerak aurreikusten baitira

    Javier Leoz Javier Leoz

    Iruñeko Geroa Bairen iritziz, “aurrekontu hauek Iruñeko herritarrentzako iruzur handia dira, proiektua aurkeztu den une beretik jakina baita burutzeko ezinezkoa dela, gertatuko ez direla denok dakigun diru-sarrerak aurreikusten baitira”.

    Oposizioko taldeak nabarmendu duenez, “Maya jaunak, aurrekontu hauekin, Errege Magoei eskutitza idatzi die, Iruñeko historiako aurrekonturik handiena aurkeztuz, 253 milioi eurorekin eta inbertsioetarako 40 milioi baino gehiagorekin, 2011 urtetik iristen ez zen zifra, urte hartan bertan izan baitzen krisialdiak eragindako Iruñeko aurrekontuen murrizketa handia”. Formakuntzaren hitzetan “Errege Magoei eskutitza” da, izan ere “alkateak badaki ez dagoela onartzeko, ez eta exekutatzeko aukerarik, gutxieneko koherentzia eduki nahi bada bederen”.

    Koalizioak ziurtatu duenez, “aurrekontu hauen txostenetan, Tokiko Ogasunen Foru Legea betetzen dela azaltzen da, eta zehazki, aurrekontuen orekaren printzipioa, eta hasierako defizitik gabe onartzen dira, baina gure ikuspuntutik hori faltsua da, aurrekontu hauek defizita eragiten dute eta de facto aldatu beharra dago eta zati handi bat exekutatu gabe utzi”. Iruñeko Geroa Baik ez dakiena, inork esan ez diolako, zera da, aurrekontuaren zein zati ez burutzea aurreikusten den”.

    Iruñeko Geroa Bairen iritziz “hasiera batean aurrekontu hedagarriak zirela zirudien, 2021 urtekoekin alderatuk %7,3ko hazkundea baitzuten, hala ere, analizatu ondoren, egungoekin zeharo kontinuistak direla ondorioztatzen da, eta zenbait kasutan behera egiten dutela ere, hedakorrak inbertsioen alorrean bakarrik izanik”.

    Udal taldeak nabarmendu duenez, “inbertsio hauen guztien finantzaketa analizatzen denean agertzen da arazoa, ondarearen salmentaren 13,3 milioirekin finantzatzen direla ikusten baitugu, horietatik 10 milioi udalaren jabetzakoak diren orubeen salmentatik eta gainontzeko ia guztia, hau da, 26,9 milioi euro, zorpetze berritik”.

    Honen arabera, Udalaren zorpetze ahalmen osoa erabili dela ondorioztatu dezakegu, txostenen arabera, aurrekontu honen ondoren Udalak edukiko lukeen erabili gabeko zorpetze ahalmena 42.300 eurokoa izango bailitzateke”.

    Koalizioak nabarmendu duenez, “iaz ohartarazi genuen aurrekontuen egonkortasunerako legearen mugaketak altxatu zirenez eta, horien artean, gastu araua, gure hirian aurreikusirik zeuden inbertsio handietakoren bat egiteko unea zela, bien bitartean ohikotzat jo ditzakegun gainontzeko inbertsioak moldatuz”. Udal taldeak “hiri-proiektu handietarako inbertsioen” garrantzia azpimarratu du, hots “Santo Domingoko Baratzak, Trinitarioen Zubia,  Erorien-Askatasunaren Plaza inguruko ekintzak edo autobus geltoki zaharrean ekintzak”. Ildo honetan, Iruñeko Geroa Baik azpimarratu duenez, “proiektu handi hauetarako hiriko zorpetze maila areagotzeko prest egongo ginateke”.

    Oposizioko taldeak argitu duenez “ez da zentzuzkoa berriro ere hiriko lau proiektu handietan inbertsio txikiak proposatzea, ziurrekin hau izango denean Aurrekontuen Egonkortasunerako Legea ezarriko ez en azken urtea. Proiektu handi hauetako bat ere ez exekutatzeko gastu arauaren altxatzea aprobetxatzeko gai izan ez direla da Geroa Bairen ondorioa, ez dute planifikatzen ez eta kudeatzen jakin”.

    Udal taldeak deitoratu duenez, “aurrekontu hau jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren bultzadarako motore izaten jarraitzen duela dio Navarra Sumak, baina merkataritzaren bultzadari bideraturiko partidak deuseztatu ditu. Merkataritza sektoreari bideraturiko ez ohiko COVID laguntzetatik 800.000 euro desagertu dira, bonoak, eta murrizketa hau 1.800.000 eurokoa da aurtengo azken aurrekontuarekin alderatzen badugu”. Iruñeko Geroa Baik azaldu duenez, “laguntza hauek aldi baterako ziren eta ados gaude, espero gabeko pandemiaren bilakaera izan ezean, 2022 urtean desagertu beharra dutela”. Hala ere, “merkataritza sektorearen egoera ikusirik”, azpimarratu du, “laguntza hauen zati bat, milioi bat euro inguru, merkataritza sektorearekin adostutako ekintzetara bideratu beharko litzateke, ez baita alor honetan hain murrizketa handia egiteko unea”.

    Iruñeko Geroa Baik gogorarazi duenez, iaz ohartarazi zuen modu berean, “PSNk 2021 urteko aurrekontua onartzean, Navarra Sumaren gobernu taldeari legegintzaldi osoko aurrekontu arazoak konpondu dizkio eta ez dute inolako arazorik 2021eko aurrekontua 2022 urtera luzatzen bada”.

    Egoera honen aurrean, udal taldeak dio “une honetan hiriarentzako hoberena zela dela; Navarra Sumaren gobernu taldearen oposizioan dauden hiru taldeetatik beharrezkoak diren aurrekontu aldaketak adostea, 2020an egin zen modu berean”. Horretarako Geroa Baik “akordiorako bere erabateko jarrera irekia” agertu du.

    Iruñeko Geroa Baik “konfiantza eta lasaitasun mezua” helarazi nahi die irundarrei, “kontziente baitira pertsonak askok oraindik pandemia honen eraginak pairatzen ari dituztela”. Halaber, herritarren beharrizan sozialei erantzuna ematera eta Iruñeko jarduera ekonomikoari bultzada ematera bideraturik dauden aurrekontu aldaketa guztiak onartzeko konpromisoa mantentzen du”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko