Iruñeko Geroa Baik Francisco Espoz y Minaren omenezko plakari egindako erasoa gaitzetsi du eta euskarafobikotzat jo du
Euskaraz idatzitako Francisco Espoz y Minaren omenezko plakari eraso egin diote gaztelaniaz idatzitako hitzak osorik utziz
Iruñeko Geroa Baik Francisco Espoz y Minaren omenezko plakari egindako erasoa gaitzetsi du. Plaka horretan hitz hauek daude idatzita: "Leku honetan (aintzinean, fruta plaza) Francisco Espoz y Mina jauna (1781-1836) nekazaritzako produktuak saltzen". Gertaera bandaliko hori "euskarafobikotzat" jo du udal taldeak, gaztelaniaz idatzitako hitzak bakarrik utzi baitira osorik.
Iruñeko Geroa Bairen ustez, ekintza bandalikoak onartezinak dira gizarte demokratiko batean, eta hizkuntza politiketan aurrera egiten jarraitzeko beharra erakusten dute "gure berezko hizkuntza errespetatzeko". Udal taldeak, gainera, adierazi du "sufritutakoa bezalako erasoek ez dutela euskara babesteko ahaleginean amore ematea lortuko".
Plakari egindako kaltea deitoratu du Iruñeko Geroa Baik. Halaber, udal taldeak argitu duenez, "euskara Nafarroako eta Iruñeko berezko hizkuntzetako bat da, balio izugarria duen kultura-ondarea, eta gure hiriaren nortasun-ikurra".
Patxi Leuza