Itzuli

PSNk eta Navarra Sumak eroritakoen monumentuaren inguruan zuten ezkutuko paktua egiaztatu du Iruñeko Geroa Baik eta presio politikoak PSN-k iritziz aldatzea lortu duela ziurtatu du

Koalizioak ziurtatu duenez hirigintza gerentzian Enrique Maya alkateak aurretik zuten akordioa egiaztatu du, Maite Esporrín zinegotziak ukatu arren, eta oroimen kritiko eta demokratikoaren ikuspuntutik duen garrantzia ahazten duela salatu du

    Javier Leoz Javier Leoz

    Iruñeko Udalean Geroa Baiko udal taldeak “eskandalutzat” jo du Eroritakoen eraikina berrurbanizatzeko PSN eta Navarra Sumaren arteko “ezkutuko paktua”, baina “kasu honetan presio sozial eta politikoak PSNk iritziz aldatzea lortu duela” deritzo. Halaber, koalizioak gogorarazi duenez, “beti egin du eraikin honi eta bere inguruari zentzu berri bat ematearen alde, oroimen eta bizikidetzarako toki bihurtuz”.

    Iruñeko Geroa Baik ziurtatu duenez, Hirigintza Gerentzian “Enrique Maya alkateak aurretik zuten akordio bat zegoela egiaztatu du, Maite Esporrín zinegotziak ukatu arren”. Gertakari hau “kontraesana” dela deritzo koalizioak. Koalizioaren iritziz “Iruñeko alderdi sozialistaren beste biraketa bat gehiago da honakoa”.

    Udal taldearen aburuz, “oso larria izango litzateke PSNk eraikin honen garrantzia eta horrek 1936ko kolpe militarraren eta diktadura frankistaren biktimentzako ordezkatzen duena ahaztea, bai eta oroimenaren eta bizikidetzaren bidean aurrera egiteko beharrean aukera galdua ere, etorkizuneko belaunaldiei utz diezaiekegun legatuan arduragabekeria ulergaitza izateaz gain”.

    Bere aldetik, Iruñeko Geroa Baik, PSN eta Navarra Sumari eskakizuna egin die “talde guztiek ideia lehiaketaren aurreproiektuak aurkeztea onartzeko eta herritarrekin prozesu parte hartzaile bat hasteko, bertan oroimen alorrean adituen aholkularitza sartuz, PSNk proposatzen zuen moduan”.

    Javier Leoz Geroa Baiko zinegotziak adierazi duenez, “ezinbestekoa da lehiaketa hau egin aurretik prozesu parte hartzaile bat burutzea, bertan Iruñeko herritarrek, interesa duten elkarteek, gerentziako teknikariek eta, azkenik, udal talde guztiek, proiektuaren gainean adostasun bat lortu ahal izateko”. Era berean, bere poza agertu du “PSNren jarrera aldaketari esker, azkenean espazio hau oroimen historikoaren printzipioekin begirunetsua izango delako eta herritarrek espazio berri hau bere sentitu dezaten lantzea ahalbidetuko delako”

    Azkenik, “Oroimenaren Nafarroako Institutuak, Erorien eraikinaren berrurbanizatze proiektua egun indarrean dagoen Oroimen Historikoko legediarekin bat datorren analizatzea” eskatu du Geroa Baik.

    Izena eman gure buletina jasotzeko