Itzuli

Iruñeko Geroa Baik eskandalutzat jo du eroritakoen monumentuaren berrurbanizatze proiektuari buruzko eztabaida ebasten saiatzea

Koalizioak bere aurkako botoa iragarri du biharko proiektuaren tramitatzean, nahitaezkoa baiteritzo aurretik adostasuna ahalbidetuko duen eztabaida bat egotea

    Javier Leoz Javier Leoz

    Iruñeko Udaleko Geroa Bairen udal taldeak “eskandalutzat” jo du Eroritakoen eraikina berrurbanizatzeko Navarra Suma eta PSN taldeen arteko akordioa, izan ere horrekin “hiriarentzako gako den eraikin honi buruzko edozein eztabaida ebasten saiatzen ari dira”. Horregatik, eraikinaren zaharberritze eta egokitzapen proiektuaren eta inguruaren berrurbanizatze proiektuaren idazketarako deialdiaren aurka bozkatuko duela iragarri du Iruñeko Geroa Baik.

    Iruñeko Geroa Baik salatu duenez, proiektu hau ekainaren azken egunean aurkeztu da, hari buruzko edozein eztabaida eman ahal izateko aukera ekiditen saiatuz. Javier Leoz Geroa Baiko zinegotziaren arabera, “deigarria da pasa den ostegunean Hiriaren Egoerari buruzko Debatea egin zenean, Alkateak erabaki hau aipatu ere ez izana, hartua baitzegoen jada, hurrengo egunean Hirigintza Gerentziaren gai zerrendan sartu zutela ikusita”.

    Geroa Baiko zinegotziak deitoratu duenez, “existitzen den hirigintza arazo bati konponbidea emateko bide moduan bakarrik planteatu da proposamen hau, arazo hori, zalantzarik gabe, gai garrantzitsuena ez den arren”. Geroa Baik defendatu duenez proiektu hau Udalean egiteke dauden proiektuen artean garrantzitsuenetako bat da bere kostuagatik (10 milioi euro baino gehiago), baina bereziki bere esanahi guztiagatik ere. “Iruñeko herritarrek eraikin hori eta inguru hori bereganatzeko balio behar du oroimen luzeko eraikin honen zaharberritzeak”, ziurtatu du Leozek.

    Horretarako, Geroa Baik nahitaezkoa deritzo lehiaketa honen deialdia egin baino lehen prozesu partehartzaile bat burutzea, bertan Iruñeko gizarteak, interesa duten elkarteek, gerentziako teknikariek eta, azkenik, udal talde guztiek hari buruzko adostasun bat lortu ahal izateko. “Eraikin honi zer nolako erabilera eman nahi diogun eta iruindarrok espazio urbano hori gure sentitzea ahalbidetzeko gutxieneko parametro arkitektonikoak denon artean adostea beharrezkoa da”, ziurtatu du Javier Leozek.

    Azkenik, Geroa Baik talde sozialistari deia luzatu dio bihar lehiaketa hau onartzea ahalbidetu ez dezan, aurreko eztabaidarik egon ez bitartean eta proiektu honekin zer egin nahi dugun denon artean erabaki ez bitartean gutxienez.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko