Itzuli

Navarra Sumak ikerketa batzorde baten sorrera geldiaraztea kritikatu du Geroa Baik eta kontsulta publikorako prozesua lehenbailehen hastea eskatu du

Koalizioaren ustez Navarra Sumak ez du Iruñeko herritarrek gertatutakoaren gaineko egia ezagutzerik nahi, itxuraz Udaleko konfiantzazko kargu batek bere lanorduetan egindako txosten juridiko bat erabili izan duen arren

    Javier Leoz Javier Leoz

    Iruñeko Geroa Baik azpimarratu duenez, “ikerketa batzordeen sorrera ahalbidetzeko udal araudiaren erreformaren tramitazioa blokeatu izanak frogatzen du Navarra Sumak ez duela nahi herritarrok egia ezagutzerik, edo bestela espedienteak kudeatzeko duen erabateko ezgaitasuna frogatzen da”.

    Iruñeko Geroa Bairen ustez “Navarra Sumaren udal taldeak modu bidegabean geldiarazten ari du ekimen honen tramitazioa, Iruñeko Udalaren gardentasuna hobetzea bilatzen baitu ekimenak”. Udal taldeak gaineratu duenez, “Gibeleko arazoa zera da, Navarra Sumak ez duela Iruñeko herritarrek gertatutakoaren gaineko egia ezagutzerik nahi, itxuraz Udaleko konfiantzazko kargu batek bere lanorduetan eta modu partikularrean eta pribatuan Iruñerriko Mankomunitateko Navarra Sumaren taldearentzako egindako txosten juridiko bat erabili izan duen arren”.

    Iruñeko Geroa Bairen iritziz “beharrezkoa da ikerketa batzordeen figura”, baina hori hala izanik ere, gertakari hauek eta bere erantzukizunak argitzeko espediente informatibo bat has zezan eskatu zion Enrique Maya alkateari, bai eta txosten hori burutzeak udal diru-kutxentzako duen kostuaren balorapen ekonomiko bat burutu zezan ere. Datu horiekin, Navarra Sumari, itxuraz modu desegokian erabili diren funts publikoen gaineko erreklamazio bat egitea aztertu beharko litzateke.

    Hala ere, koalizioak azpimarratu duenez “alkate jaunak ez du Udalaren funts publikoen gaineko kezkarik agertu, itxuraz modu okerrean erabili izan diren arren, eta ez du gertatutakoa argitzeko inolako ekintzarik burutu”.

    Azkenik, kontsulta publikorako prozesua lehenbailehen burutzera premiatu du Iruñeko Geroa Bairen udal taldeak, horretarako Udalaren web ataria erabiliz, eta berretsi du ez duela amore emango “gai honen gaineko ikerketa batzorde bat sortzea lortu arte eta gertatutako guztia argitu arte eta, bere kasuan, gaizki erabilitako balizko funts publikoak berreskuratu arte ere”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko