Itzuli

Borroka ez biolentoaren bitartez derrigorrezko soldadutza deuseztatzen lagundu zuten intsumisoei aitortza egitera premiatu du Geroa Baik

Hasiera batean klandestinoa izan zen eta denborak aurrera egin ahala gizartearen gehiengoaren babesa lortu zuen haien borroka baketsua aitortzeko helburuarekin, Udal taldeak adierazpen bat aurkeztu du Lehendakaritza Batzordean

    Patxi Leuza Patxi Leuza

    Iruñeko Geroa Baik adierazpen bat aurkeztu du Lehendakaritza Batzordean, haien borroka ez biolentoaren bitartez orain 20 urte derrigorrezko soldadutza deuseztatzen lagundu zuten kontzientzia objektore eta intsumisoei aitorpena egiteko helburuarekin.

    Udal taldeak nabarmendu duenez, “kontzientzia objektore eta intsumisoek haien konpromiso antimilitarista hiru hamarkadetan zehar jardun izanari esker, 2001eko martxoaren 9an Estatuko Gobernuak derrigorrezko soldadutza urte hartako abendutik aurrera bertan behera uzten zuen dekretua onartu zuen”. Halaber, gaineratu duenez “honek kontzientzia objektore eta intsumisoek jardundako konpromiso antimilitaristaren hiru hamarkadetako bideari amaiera eman zion, horren ondorioz ehunka intsumisok Estatuko espetxeetan amaitu zutelarik”.

    Iruñeko Geroa Baik argitu duenez “derrigorrezko soldadutzari desobedientzia mugimenduaren buru egon zen Nafarroa, Foru Komunitatearen historian babes gehien jaso duen protesta baketsua izanik hura. 3.000 gazte inguru intsumiso izan ziren 12 urtetan eta horietatik 600 espetxeratuak izan ziren, ehunka lagun eskubide zibilak jarduteko desgaiturik, eta udal hautetsi ugari Armadarekin kolaboratzeari uko egin izanagatik kondenatuak izan ziren ere”.

    Iruñeko Geroa Baik gogorarazi duenez “borroka baketsua izan zen, klandestinoa bere hasieran, eta denborak aurrera egin ahala gizartearen gehiengoaren babesa lortu zuen, intsumisoak, bai soldaduskakoak bai eta ordezkapenezko prestazio sozialarenak, espetxean sartzen hasi zirenean”.

    Udal taldearen iritziz, “Estatuko erakundeekin pultsoa mantendu zuten urte haietan harrotasunez borrokatu zuten objektore eta intsumiso horiei errekonozimendua badago gaur egun”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko