Itzuli

Iruñeko geroa baik ardura eskatu du finantzieroki jasangarriak diren inbertsioen bozketan

Iruñeko udalean koalizioaren udal taldeak aldaketarekin eta Programa Akordioarekin duen leialtasuna eta konpromisoa berretsi ditu

Javier Leoz Javier Leoz

Iruñeko Geroa Baik, 2015eko maiatzean Programa Akordioa izenpetu zuten lau taldeen ardura eskatu du gaur, eta udal taldean “aldaketaren gobernuaren lana eraginkorra izan dadin lanean jarraitzen” dutela berretsi du, “egokitu dizkiguten kudeaketa erantzukizunak hartuz”.

Esther Cremaes udal taldeko zinegotziak ziurtatu duenez, “Geroa Bain botoa eman ziguten pertsonekin gure leialtasuna, erantzukizuna eta konpromisoa berretsi nahi dugu, aldaketan euren konfiantza jarri zutenekin eta etorkizunera begiratzen duen eta bere egunerokoa zaintzen duen hiri bat gozatu nahi duten Iruñeko bizilagun guztiekin ere”. 

Cremaesek deitoratu du “aldaketarekin beste taldeen duten konpromisoak tinkotasun gutxiago duela dirudi”, eta “Aranzadi eta I-E taldeek uztaileko azken udalbatza egindako ihesaldia” kritikatu du, “inbertsio aurrekontuari haien babesa kendu baitzioten”. “Heldutasun politiko faltaren froga larria iruditzen zaigu, aldaketaren gobernuarekiko haien konpromisoa ahultzeaz gain, aldaketa bera ere ahulduz”, azpimarratu du.

Iruñeko Udalean Geroa Baiko zinegotziak azpimarratu duenez “argi dago gobernuaren ardurak kudeaketa serio eta eraginkor baten exijentziekin konpromisoa behar duela bere egitea zaila dela, eta hori batzuetan bateraezina da ‘pankarta populistekin’ bat egitearen jarrerekin edota kanpora begira egiten diren beste keinuekin”.

Horrela, gogorarazi du “aurrekontu baliabideak eta horiek egiteko akordio politikoa egon arren, gaur egun ekintza garrantzitsuak ditugu egin gabe mugikortasun jasangarriaren alorrean, Pio XII-ko edo Labriteko txirrindula karrilez gain”.

“Oraindik egin gabe dugu herri partaidetzarako araudia, programa akordioaren lehen puntua, eta orain erabateko lehentasuna eman zaio; emakumeen etxeak, lehenik eta behin, helburu eta edukiak definituko dituen proiektu bat behar du oraindik, irekia, tinkoa eta hiriko talde feminista eta emakume taldeetan errotua, Geroa Baik Programa Akordioan sartu zuen bezala, eta hala ere, lasterka eta presaka inbertsioa egin dadin eskatzen da oraindik ere definiturik ez dagoen eraikin batean eta aurten egin ezina dena”, azaldu du.

Ildo honetan, Cremaesek esan duenez “Aranzadi eta I-E, finantzieroki jasangarriak diren inbertsioei babesa ukatu dietenean, oposizioan kokatu dira eta arriskuan jarri dute aldaketaren beraren biziraupena”. “Hemendik aurrera erabaki bat hartu beharko dute, edo jarrera horretan jarraitzea, aldaketa ahulduz eta eskuina sendotuz, edo haien hauteskunde premien gainetik aldaketarekin konpromiso leiala mantenduz”, gaineratu du.

Cremaesek azaldu duenez ostegun honetako Osoko Bilkuran berriro bozkatuko den Finantzieroki Jasangarriak diren Inbertsioen Planak “30 hiri proiektu ditu hamaika ekintza ildotan, uztailean onartu zen milioiari 5 milioi gehiago gehituz”.

“Proposamenak hainbat proiektutarako dotazioak sendotzen ditu, hala nola Emakumeen Etxea, Arrosadiako Auzo Unitatea eta Labriteko Korridore Jasangarria, osotara 210.000 euro batuz. Hiru proiektu hauek dira I-E eta Aranzadik uztailean proposamen osoa ez babesteko erabili zituzten arrazoia. Espero dugu oraingo honetan konpromisoa pertsonalismoari gailentzea eta inbertsio proposamena aurrera ateratzea, funtsezkoa baita hiriaren mantentzerako eta herritarren benetako beharrizanei erantzuten baitio”, azpimarratu du.

EPE LUZERA KONPROMISOA

Esther Cremaes Iruñeko Geroa Baiko zinegotziak ziurtatu duenez “mandatuaren azken txanpan gaude eta horrek azeleragailua eragitera behartzen gaitu 2015eko udan lau udal taldeek izenpetutako Programa Akordioan egin gabe dauden proiektuak eta ekintzak aurrera ateratzeko”, eta “hiri atseginagoa, solidarioagoa eta parekideagoa eta bere etorkizunarekin konpromiso gehiago duena eraikitzeko haien konfiantza guregan jarri zuten iruindar guztiekin” Geroa Baik duen konpromisoa berretsi du.

Iruñeko Geroa Baik baloratu duenez “martxan jarri den hiri eredu berriak konpromisoa, ardura eta lana eskatu ditu, eta oraindik denbora behar du”. “Geroa Bain badakigu aldaketa politikoa epe luzerako apustua dela. Denboran hura tinkotzea da eragin iraunkor bat burutzeko eta errealitate egiteko modu bakarra”, amaitu du.

Izena eman gure buletina jasotzeko