Itzuli

Konfiantza politiko eza dela eta Navarra Sumaren aurrekontuak onartuko ez dituela mantendu du Geroa Baik

Udal taldeak ere aurreratu duenez pandemiaren eraginen ondorioz sortutako behar sozialei aurre egiteko beharrezkoak diren aurrekontu aldaketak babestuko ditu

Javier Leoz Javier Leoz

Atzo udal gobernu taldeak Iruñeko Udalerako aurrekontuen aurreproiektuaren aurrean Geroa Baik nabarmendu duenez, “aurrekontuan aurkeztutako datuekin ez dago analisirik egiteko aukerarik”. Halaber, argitu duenez “aurrekontuak aurkezterako unean eta alor bakoitzean zer egin nahi den aurkeztean egongo da bakarrik analizatzeko aukera, eta hori abenduaren 9 eta 10ean gertatuko da zehazki”.  

Alkateak egin zuen erantzukizunerako deialdian, udal taldeak gogorarazi duenez “Geroa Baitik jada azaldu zuen ez zegoela aurrekontuak onartzeko aukerarik urte honetan zehar sortutako konfiantza politiko eza dela eta”. 

Udal taldeak ziurtatu duenez “pasa den urtean ez zen beharrezko konfiantza politikorik sortu eta aurtengoan zehar, onartuak izan diren oposizioko ekimen guztiak mespretxatzen aritu da alkatea, ez baitu horietako bakar bat ere bete. Alkate jauna bere kasa aritu da eta jokabide arduragabea eduki du”.

Gainera, pasa den astean Navarra Sumak Iruñeko arreta prebentzio taldeak deuseztatzeko erabakia hartu zuen, aurrekontuetan bere isla duena eta Iruñeko Geroa Baik uste duenez “Iruñeko haurren sektorerik zaurgarrienak arreta hobea jasoko du luzatutako aurrekontuekin Navarra Sumaren aurrekontu proiektuarekin baino, PSNk berriro ere erabaki okerra hartu arren eta prebentzio taldeak deuseztatzeko beharrezkoak diren aurrekontu aldaketak onartu arren”. 

Hala ere, udal taldeak adierazi duenez “Covid pandemia egoeraren aurrean, Geroa Baik, aurten egin izan duen modu berean, iruindarren beharrizan sozialei erantzuna emateko beharrezkoak diren aldaketa guztiak onartuko dira”.

Azkenik, udal taldeak deialdia luzatu die EH Bildu eta PSNri "denon artean, iaz egin zen modu berean, Navarra Sumak proposatzen dituen inbertsioei alternatiba bat aurkezteko gai izan gaitezen, urte honetan zehar onartuak izan diren adierazpen guztiak inbertsiotan bihurtzeko helburuarekin".

Izena eman gure buletina jasotzeko