Itzuli

Barañaingo etorbideko bidegorriaren exekuzioa aldi baterako geldiaraztea eskatu du Iruñeko Geroa Baik, etorbidearen zein aldetik jarraituko den ikertu artean

Koalizioak hala ere positiboa deritzo mugikortasun batzordean aurkeztu den Barañaingo etorbideko bidegorri zati berria, Baiona etorbidetik ingurabide edo Nafarroako Etorbideraino doana alegia

    Javier Leoz Javier Leoz

    “Proposatu den zati berria exekutatu baino lehen, bidegorria Barañaingo mugaraino zein aldetik jarraituko duen jakiteko aurretiazko estudio bat egitea” eskatu du Iruñeko Udaleko Geroa Bairen udal taldeak.

    Iruñeko Geroa Bairen iritziz, “bidegorri hau Iruñeko txirrindulazko konexioen hobekuntzan pauso bat gehiago da”, eta gaineratu duenez “datorren urtean Barañaingo mugaraino jarraitu beharko luke, aldi berean Nafarroako Gobernuak Landabenekin lotzeko prestatzen ari duen proiektuarekin konektatzeko”.

    Javier Leo Iruñeko Geroa Baiko zinegotzia “norabide bakarreko bidegorrien” aldekoa izan arren, onartu du “aldi baterako mota honetako bi norabideko bidegorriak diseinatu izana”. Hala ere, “bidegorri honen diseinuan, eskuineko aldetik aurkakora igarotzeko tokia Planetario ondoan aurreikusten da, baina ingurabidera iristean ziurrenik eskuineko aldera itzuli beharko da Barañaingo mugaraino jarraitu ahal izateko”. Zalantza honen aurrean udal taldeak eskatu du “planetario ondoan proposatzen den espaloi aldaketa burutu baino lehen, Nafarroako etorbidetik Barañaingo mugaraino bidegorria zein aldetatik jarraitu beharko lukeen ikertzea”.

    Iruñeko Geroa Baik amaitzeko adierazi duenez, “helburua zera da, errepidearen alde batetik besterako aldaketa gutxien egotea bidegorrian, horrela herritar guztien segurtasuna bermatuz”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko