Udal zerbitzuek Iruñeko hirigune historikoko zikinkeria bertikala garbitu dezaten eskatu du Iruñeko Geroa Baik
Pintada hauek egiten dituzten pertsonek hiri-altzarietan egiteari utz diezaioten kontzientziazio kanpaina bat planifikatzea eta burutzea eskatu du taldeak, horretarako guneak egokituz benetan zerbait adierazi nahi dutenentzako
Iruñeko Geroa Baik nabarmendu duenez “zikinkeria bertikal asko dago Iruñeko hirigune historikoan”. Errealitate honen aurrean, udal taldeak bi helburu dituen adierazpen bat aurkeztu du osoko bilkuran eztabaidatzeko. Alde batetik, “udal zerbitzuak premiatu, ahal den neurrian, eserlekuak, zaborrontziak, atariak eta etxabeak birmargotu eta garbitu ditzaten, atariak eta etxabeak jabeekin lankidetzan”. Bestaldetik, “pintada hauek burutzen dituzten pertsonek hiri-altzarietan, atarietan, hormetan eta beste abar lekutan egiteari uzteko kontzientziazio kanpaina bat planifikatu eta burutzea, horretarako guneak egokituz benetan zerbait adierazi nahi dutenentzako”.
Iruñeko Geroa Baik bere konpromisoa agertu du “arte urbanoarekin eta benetan bere artea agertu nahi dutenentzako horretarako guneak egokitzeko beharrarekin”. Hala ere, oposizioko taldeak “ez dio hiriko erdigune historikoko zikinkeria bertikalari babesa ematen”. Ildo honetan, udal taldeak nabarmendu duenez “gidatutako bisitetan Alde Zaharra bisitatzen duten turistek, entzierroaren ibilbidea egiten dutenek, Donejakue bidea egiten duten erromesek eta, noski, bizilagunek, orban horien erruz hiria zikin eta antiestetiko ikustea beste erremediorik ez dute”
Udal taldeak azpimarratu duenez “asko dira zikinkeria bertikala pairatzen duten toki enblematikoak, hala nola Frantziako ataria, harresiaren harria bera, eserlekuak, zaborrontziak, erretenak, paretak, ateak eta dendetako pertsianak, besteak beste”.
Iruñeko Geroa Baik amaitzeko adierazi duenez, “ulertezina da arduraz margoturik eta zaindurik dauden eraikinak, paretak, balkoiak, hesiak, igeltsuzko apaingarriak, veneziarrak eta galeriak, garbiak eta zainduak, itsustea baino beste helbururik ez duen artearekin zikindurik egotea”.