Itzuli

Duela 35 urte Mikel Zabalzarekin zer gertatu zen argitzeko helburuarekin adierazpen bat aurkeztu du Iruñeako Geroa Baik

Udal taldeak gobernu taldea premiatzen du tortura indarkeria ez-legitimoaren jarduera eta giza eskubideen urraketa diren heinean gaitzetsi ditzan eta espediente honekin harremana duen guztia desklasifikatzea eskatzen dio Espainiako Gobernuari

    Patxi Leuza Patxi Leuza

    Iruñeko Geroa Baik adierazpen bat aurkeztu du Osoko Bilkurara, duela 35 urte Mikel Zabalzarekin gertatutakoa argitzeko helburuarekin. “Biktima guztientzako egia, justizia eta erreparaziorako eskubidean” aurrera egin dadin premiatzen du udal taldeak, “hots Mikel Zabalzaren kasuan, martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legearen babesean, eskuin muturreko edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen aitortza eta erreparaziorako legea alegia”.

    Oposizioko taldeak aurkeztutako adierazpenean tortura gaitzestera premiatzen du, “ez-legitimoa den indarkeria bate jardutea den heinean eta giza eskubideen urraketa delako”, eta “espediente honekin harremana duen guztia desklasifikatzea” eskatzen dio Espainiako Gobernuari.

    Mikel Zabalza torturatu ondoren hil zela onartzen duten Guardia Zibileko goi-agintariei egindako grabaketak argitara eman ondoren, Iruñeko Geroa Bairen iritziz “grabaketa hauek kasuaren giltzarri izan daitezke, bereziki kontuan izanik 35 urteren ondoren, aztarna guztiek Zabalza Intxaurrondoko kuartelean jasandako torturen ondorioz hil zela dioten arren, familiak aitorpen ofizialik gabe jarraitzen baitu eta inor ez baita kondenatua izan”.

    Azalpenezko testuan udal taldeak gogorarazten duenez, “auzitegiek hainbatetan kausaren artxiboa agindu dute froga falta zegoela eta, gertatutakoa argitu gabe eta erantzukizunik zehaztu gabe”. “Heriotza honen inpunitateak ezin jarrai dezakeela” iritzi du ere, bai eta “35 urteren ondoren, Zabalzaren familiak egirik ez duela, eta hortaz, justiziarik ez eta erreparaziorik ere”.

    Publico egunkariak argitaratutako informazioaren aurrean, non Mikel Zabalzaren heriotza Intxaurrondoko kuartelean torturatzen ari zuten bitartean gertatu zela agerian uzten duen Juan Alberto Perote Guardia Zibileko Koronelaren eta Pedro Gómez Nieto kidego bereko tenientearen arteko elkarrizketa entzun daitekeen, Iruñeko Geroa Baik ekimen ezberdinak abian jarri nahi ditu “gai honen erabateko argitzea lortzeko helburuarekin, senitarteko eta lagunen artea hainbesteko mina eragin ondoren”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko