Itzuli

Labriteko zaldainaren inguruan Navarra Sumak darabilen aldebakarreko estrategia eta egiturak dituen arazo larriak ukatzeko bere setakeria gaitzetsi ditu Iruñeko Geroa Baik

Labriteko zaldainaren konponketa lanen lizitazioa geldiaraztera premiatu du koalizioak gobernu taldea, Hirigintza Batzordearen baitan hura konpontzea merezi duen edo berri baten eraikuntza lizitatzea hobe litzatekeen erabaki arte

    Javier Leoz Javier Leoz

    “Navarra Sumaren gobernu taldeak darabilen aldebakarreko estrategia” kritikatu du Iruñeko Geroa Baik, besteak beste “Labriteko zaldainak dituen arazo larriak ukatzeko bere setakeria dela eta, hori konpontzea ia berria egitea bezalako kostua baitu”. 

    Koalizioak Navarra Sumaren gobernu taldea premiatu du “Labriteko zaldainaren konponketa lanen lizitazioa geldiarazi dezan, Hirigintza Batzordearen baitan hura konpontzea merezi duen edo berri baten eraikuntza lizitatzea hobe litzatekeen erabaki arte”.

    Udal taldeak “premiaz jardutea” eskatu du, “Labriteko zaldainaren inguruetan segurtasuna bermatzeko beharrezkoa diren neurriak ezartzeko”. Era berean nabarmendu duenez, “arazo honi konponbidea emateko Udaletik burutzen ari ditugun gastu guztiak, zaldainaren diseinuan eta eraikuntzan partaidetza izan zuten guztiei ordaintzea eskatu behar diegu”.

    Iruñeko Geroa Baik gogorarazi duenez, “eskandalua izan zen urriaren 13an ezagutu genuen informazioa, horren arabera zaldaina konpontzeko aurrekontua 593.000 eurokoa baitzen eta segurtasunagatik egitura eusteko zinbria bat eta 4 karga dorre premiaz jartzea beharrezkoa zela adierazten baitzen”.

    Iruñeko Geroa Bairen iritziz, “beste behin Navarra Sumak espediente honekin jarduten ari duen kudeaketa okerra frogatzen da. Gure ikuspuntutik, Udalak posizio hobea zuen eraikuntzaren partaide guztiei zaldainaren balio osoa eskatzen zienean, horrela Udalak beste berri bat eraikiz”.

    “Labriteko zaldainaren eraikuntzak 670.000 euro balio izan bazuen, orain, Ingeniarien Elkargoaren hasierako azterlanean konponketaren kostua 450.000 eurokoa izango zela adierazten zen arren, azkenean konponketak ia 600.000 euroko kostua izango du”, azpimarratu du amaitzeko Iruñeko Geroa Baik.

    Izena eman gure buletina jasotzeko