Itzuli

Eraso sexistak ekiditeko AgreStop/EraStop aplikazioarekin jarraitzea eskatu du Iruñeko Geroa Baik

Udal taldeak halaber ziurtatu duenez, Sanferminetan jende pilaketak ekarri ditzaken jarduera edo ekimenik ez du sustatuko ez eta babestuko ere, eta ekonomia bultzatzeko merkataritza eta ostalaritza sektorea laguntzearen alde egin du

Patxi Leuza Patxi Leuza

Iruñeko Geroa Baik eraso sexistak ekiditeko Agrestop/Erastop aplikazioarekin jarraitzea eskatzen duen Osoko Bilkuran eztabaidatzeko adierazpen bat aurkeztu du prentsaurrekoan, bai eta aplikazioa urtero mantentzearen alde. Koalizioak halaber gaurkotasunezko beste gaiei heldu die, hala nola Sanferminak, D ereduan 0-3 urte bitarteko eskolen eskaera, auzoaren jarduera, merkataritza eta ostalaritza sektoreak, etxebizitza eta mugikortasun jasangarria.

 

Geroa Baik azaldu duenez, Agrestop/Erastop tresna pasa den legegintzaldiko Sanferminetan jarri zen martxan “zerbitzu publikoa bilakatzeko helburuarekin”. Zehazki, “aplikazioak beharrizan zehatz bati erantzuten dio, emakume askok espazio publiko eta pribatuan jasaten dituzten eraso matxistak alegia”.

 

Adierazpenaren azalpen atalean, Iruñeko Geroa Baik aplikazioaren aukerak zehazten ditu. Doako tresna da eta erabiltzeko datu pertsonalak sartu behar dira, telefonoak geolokalizatzeko helburuarekin. AgreStop/EraStop plataforma App Store eta Play Store moduetan dago eskuragarri, eta udal taldeak azpimarratu duenez “erabiltzeko erraza eta intuitiboa da”. Funtzio ezberdinak ditu. Lehenik, “larrialdietarako botoi batekin. Hori sakatzerako unean, bere geolokalizazioko Udaltzaingoa ohartarazten duen berehalako seinale bat igorriko du, agenteak laguntzera lehenbailehen iristea ahalbidetuz”.

 

Bigarrenik, “eraso bat salatzeko aukera eskaintzen du. Era berean, alerta honek poliziari alerta bat bidaltzea ahalbidetzen du, honek esku har dezan. Alertan erasoaren tokia geolokalizatzen da”.

 

Hirugarrenik, “akonpainamendurako beste funtzio bat du ere. Ekintza honetarako aurretik agendako kontaktu batzuk ezarri behar dira, hauek laguntzaile moduan jardunez etxerako bidean mapa birtual baten bitartez jarraipena egitea ahalbidetuz. Uneren batean pertsonak beste bide bat hartzen duela edo aurrera jarraitzen ez duela antzematen badute, Udaltzaingoa dei dezakete”

 

Halaber, udal taldeak ziurtatu duenez “aplikazioak dituen baliabideak tresna eraginkorra izatea mesedetzen dute”. Gainera, amaitu du, “larrialdi zerbitzuekin eta ezarritako kontaktuekin uneoro duen koordinazioak, eman daitekeen arriskuaren aurreko erantzuna azkarra izatea sustatzen du”. Iruñeko Geroa Baik modu positiboan baloratu du bere inguruan gerta daitezkeen erasoen aurrean, lekukoaren figura agente proaktibo moduan ezartzea.

 

Errealitate honen aurrean eta eraso matxisten aurka borrokatzeko bere konpromisoari helduz, Iruñeko Udalak AgreStop/EraStop aplikazioa erabiltzen jarraitzea eskatu du koalizioak, bai eta tresna horren urteroko mantentzearekin jarrai dezan ere.

 

Auzoko jarduera, haur eskolak eta Sanferminak

Sanferminak direla eta, Iruñeko Geroa Baik bere atsekabea agertu du Enrique Maya alkatearen jarreraren aurrean. Pasa den ekainaren 6an adierazpen instituzional bat onartu zuten aho batez Lehendakaritza Batzordean, bertan agertuz “San Ferminetako egunetan zehar pertsona pilaketak eragin ditzaketen jarduera edo ekimenak ez zirela sustatuko ez eta babestuko ere, gaixotasunaren berragertzea ekar baitezakete”.

 

Bestalde, Herritar Aferen Batzordeak auzoetatik lan egitea baimen dezan eskatu du udal taldeak, eta Prebentzio taldeek burutzen dute lana goraipatu du.

 

Hezkuntzari dagokionez, Udalak haur eskoletako ereduetan inposatu nahi duen banaketa berria kritikatu du eta horiek “haien haurrak 0-3 urte bitarteko hezkuntza etapan zehar euskaraz egotea nahi duten gurasoekiko baztertzaileak eta iraingarriak direla” esan du. Udal taldeak nabarmendu duenez, “Udalak ez du eskaerari erantzun osoa emateko inolako asmorik, eskaeren herena D eredurako dela ikusita ere”.

 

Bultzada ekonomikoa, mugikortasuna, etxebizitza eta Labriteko Pasabidea

Alor ekonomikoan, Iruñeko Geroa Baik nabarmendu duenez “ia uztailean egon arren oraindik ezin izan dira aurtengo Finantzarioki Jasangarriak diren Inbertsioak burutu, Estatuak ez baitu oraindik diru-kutxa soberakinaren erabilpena baimendu, iaz ez bezala, orduan martxoan eginez, baina aurten krisialdi ekonomikoaren egoeragatik inbertsio horiek inoiz baino beharrezkoagoak dira”.

 

Halaber, udal taldeak enplegua babestearen beharra balioetsi du, ostalaritza eta merkataritza sektoreei eman beharreko babesa azpimarratuz, “horiek koste ekonomiko handia duten mugaketekin irekitzen baitituzte haien negozioak. Gainera, Sanferminak bertan behera uzteak, beste sektoreei baino gehiago eragingo die”. Kulturaren sektorea bultzatuko du ere, “ zoritxarrez krisialdi berri honekin kalteturik suertatu baita”

 

Bestalde, mugikortasun jasangarriaren garrantzia azpimarratu du udal taldeak eta “Enrique Mayak txirrindulei zirkulazio zerga bat kobratzeko agertu duen asmoa, kontzeptu gisa astakeria dela” kritikatu du. Geroa Baik “txirrindula bidezko mugikortasuna sustatzen duten munduko hiri gehienen” eredua jarraitu nahi du.

 

Etxebizitza alorrean, udal taldeak Etxebizitza Sozialeko Krisialdiaren Aurkako Plan bat darama Udalbatzara, etxebizitza larrialdia arintzeko pisuetarako milioi bateko inbertsioa proposatuz, 350 Babes Ofizialeko Etxebizitza alokatzeko eta etxebizitza kolaboratiboaren sustapena, gobernu taldearen “paralisiaren aurrean” eta Covid-aren ondorengo krisialdiaren ziurgabetasunaren aurrean “premiazkoa” baita plan zehatz eta zabal bat edukitzea eta hori “lehenbailehen” martxan jartzea.

 

Azkenik, Labriteko pasabideari dagokionez, “zimentazio eta egitura arazo larri eta garrantzitsuak” baieztatu ditu Geroa Baik, “eta aurreko estudioek jada agertu zituzten urritasunak berretsi ditu”. Halaber, pasabidea konpontzeko aukera baloratuko du, milioi erdi baino gehiagoko kostua izan dezakeelarik horrek, hasiera batean azpiegiturak eduki zuen kostua %50ean gaindituz alegia.

Izena eman gure buletina jasotzeko