Itzuli

Geroa Bai 'Mayores frente a la crisis' koordinadoraren mobilizazioarekin bat egiten du eta pentsio sistema publikoa bermatu dezan eskatu dio Estatuari

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Nafarroako pentsiodunen elkarte ezberdinek bihar deituriko mobilizazioarekin bat egin du Geroa Baik eta herritarrak bertan parte hartzera deitu ditu. Koldo Martínez Geroa Bairen Kongresurako hautagaiak ziurtatu duenez “pentsio duinen aldeko aldarrikapenek justizia besterik ez dute eskatzen”. “Ezinbestekoa deritzogu Estatuko Gobernuak pentsioen erosketa gaitasuna bermatzea, KPIren arabera handituz, bai eta etorkizunean pentsio sistema publiko bat mantentzea ere”, ziurtatu du.

    Zentzu honetan, Martínezek nabarmendu duenez “ados gaude pentsiodunekin PSOEk eta PPk azken urteetan egindako ondoz ondoko murrizketak leheneratu behar direla aldarrikatzen dutenean, pertsona ororen oinarrizko eskubidea baita. Horretarako, alderdi hauek onartutako legean bertan behera uztea eskatzen dugu, jasangarritasun indizea bezalako neurri ezin okerragoak baitituzte”.

    Kongresurako Geroa Bairen hautagaiak gainera azpimarratu duenez “Geroa Bairen aburuz pentsioak babes-sistemaren oinarrizko elementua dira bai eta kohesio sozialaren sortzaile ere, horregatik da Estatuak inoiz ekidin ez dezakeen konpetentzia eta ardura, ez eta ardura hori pentsio plan pribatuengan utzi”.

    Martínezek gogorarazi duenez “egungo Nafarroako Gobernuak, nahiz eta une honetan pentsio sistema Estatuaren konpetentzia izan, alarguntasun pentsioek zuten osagarria kontribuzio-pentsio txikienei hedatu zuen, Nafarroan diru sarrera duinik ez duen pentsiodun bakar bat ere ez egoteko”.

    “Nafarroan lehen aldiz osatu dira alarguntasun pentsioak eta kopuru txikiko pentsioak, eta pentsiodunei urtean gutxieneko 10.296 euro bermatzen zaizkie. Geroa Bai neurri horren bultzatzaile izan zen eta hala izaten jarraitzen du”, amaitu du Kongresurako koalizioaren hautagaiak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko