Geroa Bai: “PSNk Geroa Bai gobernua uztera behartzeko bere saiakeran jarraitzen badu, gainontzeko indar aurrerakoiekin gobernu plural eta aurrerakoi bat eratzeko balizko alternatibak azter ditzala eskatzen diogu”
“Geroa Baik ez dio aukera horri inolaz ere oztoporik jarriko”, azpimarratu du koalizioak
Geroa Baik bere “kezka” agertu du gaur “PSNk Geroa Bairekin gobernua eratzeko jarduten ari dituen epe kritikoekin eta bere jarrera oztopatzailearekin”.
Pablo Azcona Geroa Baiko parlamentariak azaldu duenez, “oraindik ere programa akordioan mantentzen ditugun ezadostasunek kezkatzen gaituzte, nahiz eta horiek bideratzeko tartea badugun oraindik”. “Baina onartezina dena zera da, PSNk planteatu eta mantentzen duen egitura proposamena, Geroa Baik gobernua uzteko gonbidapen argia baita proposamen hori”, azpimarratu du.
“Lehenik, parlamentura eduki genituen botoen errealitatearekin bat ez datorren kudeaketa-arduren murrizketa batekin zigortu nahi duelako Geroa Bai”, ziurtatu du, eta bigarrenik “PSNren eskutan botere organiko eta ekonomiko handia metatzea dakarrelako horrek, hori ere sozialistek pasa den M28an Nafarroako herritarren aldetik jasotako babesarekin bat ez datorren arren”.
Azconaren arabera, “negoziaketen lehen egunetik, Geroa Baik modu argi eta gardenean azaldu du maiatzaren 28ko hauteskundeetan lortutako babesak nahitaezko aktore moduan kokatzen gintuela, 2023an jarraitutasuna eduki beharko lukeen proiektu plural eta aurrerakoiari berriro ekiteko”. Zentzu honetan gaineratu duenez, “hurrengo gobernurako eduki-akordioak aldi berean egitura akordioa behar duela aldarrikatu dugu, formakuntza politiko ezberdinoi gobernu programa hori burutzea ahalbidetzeko”. “Azken finean, indar korrelazio berdin baten aurrean pasa den legealdian jardun dugun ordezkaritza mantentzea, politika aurrerakoiak garatzen jarraitu daitezen bermatzeko”, azaldu du.
Azconak azpimarratu duenez, “proposamen honen aurrean, Geroa Baik gobernua arrazoi ezberdinengatik uzteko saiakera argia den gobernu-organigrama batekin erantzun du PSNk”. “Lehenik, Gobernuan Parlamentuaren ustezko ordezkaritza portzentual bat proposatzen duelako, errealitatearekin zer ikusirik ez duen arren. Gaur egun Parlamentuan dagoen ordezkaritza Gobernu Kontseilura eramaten badugu, Geroa Baik eserleku bat gehiago beharko luke Gobernu Kontseiluan. Horretatik urrun, pasa den legegintzaldian eduki genuen ordezkaritza bera mantentzea da Geroa Baik aldarrikatzen duena”, azaldu du.
Bigarrenik, “PSNk botere organiko eta ekonomikoa metatzea beste helbururik ez duelako, horrek gobernu kontseiluan Geroa Bairen presentzia murrizteaz gain, Geroa Baik proposaturiko alor estrategiko batzuk edukiz hustutzen dituelako”, ziurtatu du.
Eta, azkenik azaldu duenez, “PSNk negoziazioen zuzendaritza lanen papera eta Gobernuko lehendakariari dagozkion eskumenak nahasten ditu, lehendakariaren eskutik jasotako egitura proposamen moduan aurkeztu baitigute, formakuntza politikoen arteko akordioa baino izan ezin daitekeen arren, gaur egun Nafarroako gobernuko lehendakaritzarako hautagaia dena hala izendatuko duen koalizio gobernu bat eratzeko hain zuzen ere. Bide batez, proposamena eta horren zergatiak Chivitek berak aurkeztu izana eskertuko genukeen”.
“Zalantza hauen aurrean eta behar sozialistek inposaturiko epeen premiaren aurrean”, Pablo Azconak azaldu duenez “Geroa Baik gure kezka helarazi dio jada PSNri 2015ean hasitako aldaketari jarraitutasuna emango dion gobernu aurrerakoi eta plural bat garaiz eta modu egokian eratzeko epera ez iristeko arriskua egon daitekeelako”.
Bere aldetik, María Solana parlamentariak azpimarratu duenez, “Geroa Bai gobernua uztera behartzeko bere saiakeran jarraitzen badu PSNk, gobernu plural eta aurrerakoi bat eratzeko Nafarroako Parlamentua osatzen duten gainontzeko indar politikoekin balizko alternatibak azter ditzan eskatzen diogu, Geroa Baik ez baitu bere botoekin aukera hori oztopatuko”. “Nafarroako Gobernua Madrilek izan ditzakeen beharrei egokitzeko asmoa baldin badu PSNk, zeharo aurka edukiko gaitu”, ziurtatu du.
“Sozialistek ekarri gaituzten epek sakonki kezkatzen gaituzte, U23ko emaitzen zain alegia”, baina U23ko emaitzek eta CERA botoen doikuntzek, PSOEk Madrilen orekak bilatzera behartzea kezkatzen gaitu gaur bereziki, Nafarroako Gobernurako negoziazioen lepora izan baitaitezke oreka horiek”, nabarmendu du Solanak.
Azkenik, “zentzuko bidera itzuli ahal izateko eta 2019an lortutako akordioa berresteko deia” egin dio gaur Solanak PSNri, “nafarrek indar politikoei hautestontzietan eman zieten erantzunkidetasun maila berberarekin”.
“Horren ordez, Geroa Bai gobernutik kanpo mantentzea baldin bada bere asmoa”, lehenbailehen eta denborarik galdu gabe beste indar aurrerakoi baten babesa bila dezala eskatu dio “Gobernu aurrerakoi eta plural bat eratzeko”. “Bere askoa bestelakoa baldin bada, azal diezaiela lehenbailehen nafarrei”, amaitu du adieraziz.