Itzuli

Geroa Baik modu positiboan baloratu du Barañainen eta Antsoainen 2 urteko ikasgelak ezartzea berriz aztertu izana

Itxaso Soto parlamentariaren arabera “egungo ereduaren edozein aldaketak beharrizanen analisi zorrotza behar du aurretik, bai eta planifikazio egokia eta inplikaturiko eragile guztiekin elkarrizketa”

    Itxaso Soto Itxaso Soto

    Geroa Baik modu positiboan baloratu du Hezkuntza Departamentuak Barañaingo Alaitz eta Antsoaingo Ezkaba ikastetxe publikoetan 2 urteko ikasgelak ezartzea berriz aztertu izana, neurri hori, koalizioak gogorarazi duenez “askotan mahaigaineratu dugu ez zuela planifikaziorik eta, bereziki, ez zuen hezkuntza-eskaera errealik”.

    Itxaso Soto Geroa Baiko parlamentariak azpimarratu duenez, “begi onez jaso dugu Departamentuak azkenean haur hezkuntzako guraso eta profesionalen kolektiboaren eskaerak entzun izana, kalitatea, segurtasuna eta haurren garapenari egokitutako arreta pedagogikoa bermatzen duen hezkuntza eredu bat tinkotasunez defendatu baitute”.

    Geroa Baiko parlamentariaren arabera “Nafarroan 0-3 haur eskolen sare kontsolidatu bat dugu eta kalitatezko hezkuntza eskaintzeaz gain, irizpide pedagogikoen eta haurren ongizaterako funtsezkoak diren segurtasun irizpideak betetzea ziurtatzen du”. “Eskola hauek adin txikietan garapen-beharrei modu egokian erantzuteko gaitasuna frogatu dute, egokitutako espazioekin, profesional kualifikatuekin eta arreta indibidualizatuarekin, eta hori ezin da bermatu 2 urteko ikasgelak modu inprobisatuan ezarriz eta horretarako prestaturik ez dauden eskola zentroetan eginez”, azaldu du. 

    Sotoren arabera, “Geroa Baitik beti defendatu dugu hezkuntza goiztiarra 0-3 ereduaren bitartez, bere eraginkortasuna frogatu duen eredua, eta inoiz ez dugu elkarbanatu eredu hau aldebakartasunez apurtzeko erabakia, planifikaziorik gabeko eta inposaturiko erabakiekin, inplikaturiko zentroekin elkarrizketarik gabe eta baldintza teknikoak ez eta sektoreko profesionalen ahotsa kontuan hartu gabe”. 

    Geroa Baiko parlamentariak berretsi duenez “egungo ereduaren edozein aldaketak beharrizanen analisi zorrotza behar du aurretik, bai eta planifikazio egokia eta inplikaturiko eragile guztiekin elkarrizketa: zentroekin, familiekin eta profesionalekin”. 

    Azkenik, familien eta zentroen esfortzua aitortu eta eskertu ditu Geroa Baik, 0-3 hezkuntzaren kalitatea defendatu baitute, eta erabaki hau berriz hausnartzea baloratzen dugu, Nafarroan 0-3 zikloaren finkapena eta hobekuntzarako pauso positiboa baita.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko