Itzuli

Geroa Baik 110 zuzenketa aurkeztu dizkio Aurrekontu proiektuari munizipalismoa eta bultzada demografikoa sendotzeko

Despopulazioaren aurka borrokatzeko pilotu proiektu bat proposatu dute, 400 udalerri inguru hartuz

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Geroa Bairen parlamentu taldeak 2022 urterako Nafarroako Aurrekontu proiektuari 100 zuzenketako pakete bat aurkeztu dio, funtsean munizipalismoa, bultzada demografikoa, ekonomia zirkularra edo osasun ikerketa bezalako esparruetan arreta jarriz. 100 zuzenketatik 30 inguru beste parlamentu taldeekin batera aurkeztu dituzte.

    Horrela ziurtatu du asteazken honetan Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko bozeramaile den Uxue Barkosek, María Solana eta Pablo Azcona parlamentariekin batera egin duen prentsaurrekoan, bertan haien formakuntzak aurrekontuen proiektuari aurkeztutako zuzenketen berri eman dutelarik.

    Barkosek azpimarratu duenez, zuzenketa hauen ekintza ildo nagusietako bat aurrekontuen munizipalismoa da, izan ere “Nafarroa osoan zehar banatzen diren 60 zuzenketa inguru dira, 3 milioi eurorekin, 50 nafar udalerri baino gehiagotako bizilagunen beharrizanetara dimentsionaturiko proiektuei erantzuna emanez”.

    “Legegintzaldi erdian gauden honetan eta hurrenez hurrengo hirugarren aurrekontuarekin, Geroa Baik 2019an jada genioena finkatu du: Nafarroako kontu orokorretan parte hartzeko beste modu bat badagoela, udal asko hamarkadetan zehar prozesu honetatik kanpo egon ondoren, eta kasu askotan foru kontuetatik kanpo ere egon ondoren”, ziurtatu du.

    Zentzu honetan, “Ganbera honetan ordezkaritzarik ez duten siglak dituzten udalei” emandako babesa nabarmendu du, “haien proiektuak elkarbanatzeko aukera izan baitute, aurrekontuetan horiei erantzuna aurkituz gainera”.

    Aurkeztutako zuzenketen beste ildo nagusi bat bultzada demografikoa izan da. “Aurtengo aurrekontuetan despopulazioari aurre egiteko partida zehatzik ez zegoela jakiteak kezka handia eragin zigun”, azpimarratu du. Horregatik, nabarmendu duenez, “partida generalista batez gain”, Geroa Baik “egoera hau birbideratu nahi izan du, horretarako beharrizan eta aukera oso zehatzak dituzten udalerrien bultzada demografikora bideraturiko pilotu proiektu bat proposatuz”, 240.000 euroko balioarekin, Geroa Baik aurkeztutako partidarik “garrantzitsuena, zenbatekoari dagokionez”.

    Bestalde, ekonomia zirkularraren institutua sortzeko partida bat sartu du Geroa Baik bere zuzenketen artean, legegintzaldi honetan eta aurrekoan alor honetan burututako ekintzez gain, haien aburuz “horretara bideraturiko institutu batetik haren diseinu estrategikoari heltzeko garaia baita”.

    Era berean Barkosek ekintza ildo “argi baino argiago” bati erreparatu dio, euskarari alegia. “Egia esan, 2016tik, euskararen bultzadarako Geroa Baik zuzenduriko lehen aurrekontuetatik, zifra hori 2015ean aurkitu genituen 2 milioi euro eskasetatik, datorren urtean finkatuko diren 9 milioi eurotara pasa da”, nabarmendu du.

    Bestalde, Geroa Bairen zuzenketak osasun ikerketan jartzen dute ere arreta, “partida garrantzitsu” bat Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutura (IdisNA) bideratuz, berriki Tecnología y Salud Fundazioak institutuari saria eman ondoren, Osasun Teknologiako Enpresen Espainiako Federazioarekin batera lankidetzan, Barkosek gogorarazi duen moduan.

    Zergak aldatzeko eta zerga-neurrien legeari dagokionez, Barkosek nabarmendu duenez Geroa Bairen ekimenez, eta CERMINen neurri oso zehatz bat jasoz, datorren urtetik aurrera enpresek haien zergen %0,7 erakunde sozialetara bideratzeko aukera izatea onartu du Ogasun Departamentuak. 

    Bere aldetik, Solanak alor ezberdinetan aurkeztutako partidak aipatu ditu, hala nola eskubide sozialetan, berdintasunean, landa garapenean, hezkuntzan, osasungintzan edo garapen ekonomikoan. Solanak azaldu duenez, “nabarmendu beharra dago haien gehiengoa aurrekontu hau babesten duten gainontzeko formakuntzekin batera elkarbanatuak direla; eta izan ere, esfortzua elkarbanatuz gauza askotara eta eragile askotara iristea lortu dugu, beste moduz ezin geniekeelarik behar bezalako arreta eman”. “Kasu guztietan helburu argia zuten zuzenketak ahalbidetzeko elkartu gara: gure esfortzuak eta gure aurrekontua, gure komunitatearen garapenerako eta, beste ezeren gainetik, nafar gizartearen garapenerako gako diren gaietara bideratzea”.

    Azkenik, Pablo Azconak munizipalismoaren garrantzia azpimarratu du, “lurraldearen eskariak” parlamentu taldeari helarazteko “tresna” baita, eta horrez gain, helburuak lortzeko “modurik eraginkorrena” ere delako. “Ezin da lurralde osoan egon, politika munizipalistaren zati hau kontuan hartzen ez badugu, Nafarroako udalerrien %60tan agintzen baitu”, azpimarratu du, hautagaitza independenteei erreferentzia eginez.

    Zentzu honetan, “Nafarroan berria” den erronka demografikoaren pilotu proiektua nabarmendu nahi izan du, Nafarroako 400 herri baino gehiagok (100 udalerri eta 300 kontzeju baino gehiago) “herritarrak finkatu eta enplegua sortzen duten zerbitzuak ematea” helburu duten proiektuak aurkezteko aukera edukiko dutelarik.

    Izena eman gure buletina jasotzeko