Itzuli

Geroa Baik 2022 urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei aurkeztutako zuzenketekin demografiaren eta lurraldearen erronkan jarriko du indarra

Parlamentu taldeak 80 zuzenketa inguru bakarka erregistratu ditu, eta beste 30 inguru beste taldeekin batera

    2022 urterako Nafarroako Aurrekontuen Lege Proiektuari aurkeztutako zuzenketekin demografia eta lurraldearen erronkan jarriko du indarra Geroa Baik, legegintzaldi honetan ekindako bide berari jarraituz. Koalizioak 80 zuzenketa partzial inguru erregistratu ditu bakarka, 3,4 milioi baino gehiagoko balioarekin, bai eta beste 30 inguru beste parlamentu taldeekin batera, horiekin 4 milioi baino gehiago batuz.

    Kontuak lurraldera eramatea izan da Geroa Bairen helburua, Nafarroako geografia osoan zehar sakabanaturik dauden 50 toki erakunde baino gehiagotatik datozen hobekuntza eta proiektuak garatzen dituzten proposamenekin, mugikortasun jasangarrirako politikak bultzatuz, bai eta kirol, hezkuntza eta kultura azpiegituretan hobekuntzekin eta zerbitzu publikoak martxan jarriz, horrela lurralde oreka eta parekidetasuna mesedetuz.

    Gehienak lurraldeari loturiko zuzenketak dira, zenbait kasutan konponbide praktikoak eskainiz herritarren egunerokoa errazteko helburuarekin (bideen konponketa, azpiegitura publikoak, parkeetarako dotazioak...), baina etorkizuneko beharrizanak bistatik galdu gabe, gure komunitatearen garapen orekatuarentzako proposamen estrategikoekin (Lanbide Heziketaren garapena Lizarraldean edo Lekarozeko Kanpusa Baztanen, besteak beste).

    Erronka demografikoari aurre egiteko eta despopulazioaren aurkako borrokaren alorrean Aurrekontu Proiektuak zituen gabeziak konpontzeko koalizioaren apustuan, 250 biztanle baino gutxiagoko udalerri eta kontzejuetan lurralde garapen jasangarria bultzatzeko pilotu proiektu bat jarriko du martxan Geroa Baik bere zuzenketekin.

    Beste gaien artean, ekonomiaren inguruko horizonte berrien bultzada nabarmendu beharra dago ere, Nafarroan ekonomia zirkularraren sustapenerako zentro bat garatzeko ikerlan batekin, bai eta Bordablanca Ekonomia Zirkularraren eta Lurralde Garapen Jasangarriaren Parkea Irunberrin.

    Euskarak kontuetan duen islada finkatzea bilatu du ere Geroa Baik, gure hizkuntza propioaren sustapenerako zuzenketa ezberdinekin, bai eta proiektu sozialen sendotzea, hirugarren sektoreko erakunde ezberdinei bideraturiko partida ezberdinekin.

    Gainera, lehen sektorearen erronkak bistaz galtzen ez dituen zuzenketak aurkeztu ditu ere koalizioak, hots elikadura katearen legea betetzeko salneurrien ikuskaritza eta kontrola sendotzeko proposamena, edo abeltzantza jasangarriko instalazioei bultzada, horretarako dirulaguntza deialdiak proposatuz.

    Azkenik, Navarra Sumaren osoko zuzenketa gaur baztertu ondoren, datorren urterako Nafarroako kontu orokorrak bere parlamentuko tramitearekin jarraitzea balioetsi du Geroa Baik, horrela hobekuntza proposamen hauek eta beste batzuk ere, azkeneko testuan sarturik ikusiko baititugu.

    Izena eman gure buletina jasotzeko