Geroa Baik Anpier-en aldarrikapenak bere egiten ditu eta horiek lortzeko Kongresuan lan egingo duela ziurtatu du
Rafa Eraso, Geroa Bairen Garapen Ekonomikoko hautagaiak lan bilera bat egin zuen asteartean Juan Antonio Cabrero ANPIEReko (Asociación Nacional de Productores de Energía Fotovoltaica) presidenteordearekin, honek, hamar urteko borrokaren ondoren Estatuko 62.000 pertsonak pairatzen duten egoera azaldu zuelarik.
Erasok azaldu duenez “Estatua bera izan zen familiak haien aurrezkiak energia fotovoltaikoaren garapen eta ekoizpenerako erabiltzera animatu zituena, ‘eguzkia zurea izan daiteke’ lelopean, baina 20.000 milioi euroko inbertsioaren ondoren familia hauek legedia nola aldatu den eta behin eta berriro energia berriztagarrien primak nola murriztu diren ikusi dute”.
“Gaur egun 40 arbitraje baino gehiago daude espainiar Estatuari 4.300 milioi euro eskatuz. Ebatzitako kasuen artea, 8 Estatuaren aurkakoak izan dira”, azaldu du Erasok, ziurtatuz “denboraldi guzti honetan zehar, ez PSOEk ez eta PPk ere ez dute pausorik eman egoera honi konponbidea aurkitzeko”. “Kongresuan zuzenketa bat onartu zen eta Nadal ministroak (PP) betoa jarri zion. Senatuan zuzenketa bat aurkeztu zen eta Zerbitzu Juridikoek beto jarri zioten. Eta bitartean denborak aurrera egiten du eta inbertsore txiki hauen egoerak okerrera egiten du egunero”.
Egoera honen aurrean, Koldo Martínez Geroa Bairen Kongresurako hautagaiak bere konpromisoa agertu du “egoera dramatiko honi konponbidea jartzeko premiazko neurriak hartzeko eta bere garaian Arartekoak egindako gomendioak betetzea ahalbidetzeko, hau da, Energiaren Kartari buruzko Tratatua sinatu zuten herrialdeetako beste inbertsoreek baino tratu okerragoa ez edukitzeko inbertsoreentzako neurriak hartzea, eta inbertsoren hauentzako ordain-aldaketek dakarren sakrifizio berezi hori konpentsatzeko beharrezko mekanismoak ezartzea”.
“Geroa Bairen aldetik gure babesa eman nahi diogu ANPIERi eta bere aldarrikapenei, eta gure konpromisoa adierazi nahi diogu, eta behin engainatuak izan ziren familientzako konponbiderik hoberena lortzeko lan egiteko gure konpromisoa agertzen dugu”, amaitu du Martínezek.
Koldo Martínez