Itzuli

Geroa Baik Aurrekontuak eta Hiri eta Eskualde garraio Plana onartuko ditu Iruñerriko Mankomunitateko batzar nagusian

Iruñerriko Geroa Baiko Taldeak Iruñerriko Mankomunitateko Aurrekontuak eta Hiri eta 2017-2019 Eskualde Garraio Plana onartuko ditu bihar ostegunez egingo den Batzar Nagusian.

Geroa Bairen ustez Aurrekontuek datorren jardunaldirako planteatu ditugun helburu eta ekintzak jasotzen dituzte hondakinen alorrean, kontutan izanik gainera Nafarroako Hondakinen Planean aurreikusten dena, egun indarrean dauden Aurrekontuei egin diogun zuzenketak errefus frakzioaren tratamendurako planta bat sortzea ahalbidetuko du, orain arte Iruñerriko Mankomunitatearen kudeaketan hutsune galanta izan baita eta orain dugun erronka larrienetako bat bai ingurumenaren ikuspuntutik bai eta hondakinen gaineko Europako araudia betetzeko ere, horregatik jarri baitiote Iruñerriko Mankomunitateari isuna hain zuzen ere, “errefus frakzioa” deiturikoa tratatzen ez delako nahiz eta hondakin kopuru guztiaren zati handiena horixe izan eta, gaur egun, zabortegira zuzenean doana arauturik dagoen guztia, bai eta arrazoizkotzat jotzen dena, ez betez.

2017rako gure zuzenketak jarri zuen milioi eta erdi euroko aurreikuspenarekin, horrekin lursailaren erostea ahalbidetuz, eta 2018rako Aurrekontuan aurreikusitakoarekin, hondakinen tratamendurako funtsezkoa den neurri hau martxan jartzea posible izango da.

Bere aldetik, garraio arloan, 2017-2019 Hiri eta Eskualde Garraio Planak gure babesa hasieratik izan zuen PMUSC martxan jartzeko beharrezkoa zelako, mugikortasun jasangarrirako benetako erronka alegia eta datozen urteetan garraio arloan ekintza guztien protagonista izan behar duena.

Datorren hiri eta eskualde garraioaren proiektua egiteko beharrezkoa ziren estudioak idaztea ahalbidetuko duten 2017ko Aurrekontuetan gure ekimenetaz gain, 2018rako garraio jasangarri esperientzia pilotu baten ezarpena aurreratzea planteatzen duen zuzenketa bat aurkeztu dugu, autobus elektrikoak bakarrik erabiliko dituen linea bat sortzeko, Nafarroako Gobernuaren konpromisoa lortuz birkarga estazio bat finantzatzeko laguntza eman dezan eta Iruñerriko Mankomunitateak autobus eredu ekologiko hauen erostearen beharra emakidadunari baldintzatuz.

Gure ustean neurri hauek eta datorren jardunaldian aurrekontuan eta Hiri eta Eskualde Garraio Planean bere exekuziorako jada konprometituta dauden beste neurri txikiagoek, soberan justifikatzen dute gure diegun babesa, horiek eztabaidatzeko eta onartzeko deitu den datorren Batzar Nagusian.

Izena eman gure buletina jasotzeko