Itzuli

Geroa Baik aurrematrikulazio datuen aurrean bere poza agertu du diskurtsu alarmistak desmuntatzen baititu

Geroa Baik gaur nabarmendu duenez aukera askatasuna eta inposaketa eza dira Gobernuaren bai eta koalizioaren jarduera ere ardazten ari duten ildoak, Hezkuntzan aurrematrikulazioan, Nafarroako Ubidean edota Ikurren Legea bezalako gai anitzetan. Horrela ziurtatu dute gaur Geroa Baiko parlamentuko eledun Koldo Martínezek, Isabel Aranburu parlamentariak eta Rafa Eraso parlamentariak Tutera egin duten prentsaurrekoan.

Aranburuk 2017-2018 ikasturterako aurrematrikulazio kanpainaren behin betiko datuak aipatu ditu, %3,28 gora egin baitute, “planifikatze hobeago bat egitea lagunduz”, eta baloratu du orokorrean Nafarroan D ereduaren gorakada nabarmena egon dela bai eta D PAI ereduan ere eta G ereduan atzerriko hizkuntzen ikasketa programak daudenean (PAI, frantsesa eta alemaniera), “hizkuntzen irakaskuntza eta irakaskuntza eleanitza eskaintzen duen Hezkuntza seme alabentzat aukeratzeko gurasoen borondatea frogatuz”. Gainera, eremu ez euskaldunean iaz irekitako lineak mantentzen direla frogatu du eta Antzinen, Allon eta Erriberrin hiru linea berri sortuko direla ere.

Zentzu horretan berretsi du “gure interesa ez dela sostengatzen dugun Gobernuak familiek aitortutako borondateari erantzuna ematea ez beste, eta horiek guztiek haien haurrak Nafarroako bi hizkuntza propioetan hezteko eskubide osoa aitortzea, bizi diren udalerri zehatza dena delakoa ere”, eta “horrek ez du ezer ikustekorik oposizioak dioen inposaketarekin eta Gobernu hau erasotzeko erabiltzen duen mezuarekin, interes alderdikoi argia baitu eta konfrontazio eta hizkuntza gerra giro bat sortu besterik ez du nahi”.

Hau dela eta, nabarmendu du “Geroa Baik datu orokorren gainean egiten duen balorazioa positiboa dela, 3.699 haurren aurreinskripzioa jaso duen sare publiko batekin, ia %60,64, 2016ko %60,50aren aurrean”. “Tuteran hitzarturiko sarean aurrematrikulazioak gora egin duen arren, ez dugu inon ikusten batzuek ikusten dutela dioten alarma egoera. Datu hauek, ereduei dagozkienen antzera, familien erabakia besterik ez dute agertzen. Ez dugu ezer esatekorik horren aurrean, gure interesa juxtu hori baita, familien aukera askatasuna ahal den neurriraino handitzea, eta noski, zentroek –bereziki publikoek- eskaintzen duten hezkuntza kalitatea handitzea ere.

Azkenik, Tuterako Eskolaratze Batzordearekin loturiko gai bat nabarmendu nahi izan du, “aurten, Batzordeak adostu zuen, adibidez, datorren ikasturtean zentro bakoitzak izango zituen ikasgela kopurua, ikasgela kopuru hori ikasturte honetan daudenen berdina izanik gutxienez”; horrek “bere osotasunean, ikasle guztiak hartzeko edukiera nahikoa bermatuko du, eta nola ez, sartze berantiarra kontutan hartuta ere”. “Lan ildo hau datorren urteetan sendotu beharra dagoela uste dugu, bai eta beste eskualdeetara hedatzea, hezkuntzako gaiak jorratu behar diren lasaitasunean bere eragina edukiko baitu zalantzarik gabe eta, azkenik, gure haurren hezkuntzaren kalitatean ere”, azpimarratu du.

 

GOBERNUAK NAFARROAKO UBIDEAREN GAINEAN OPOSIZIOAREN DEMAGOGIA DESMUNTATU DU

Rafa Eraso parlamentariak Nafarroako Ubidearen bigarren fasearen harira esan duenez, “Erriberarentzako funtsezko azpiegitura da, Erriberak kalitatezko ahorako ura behar baitu eta arrazoizko prezioan gainera, baina baita ere industria eta landa garapenerako ere”. “Aurreko Nafarroako Gobernua eta Estatuko Gobernua izan ziren 2013ko abuztuan, INTIAk egindako estudioaren emaitzak ezagutu ondoren, Ubidearen bigarren fasearekin ez jarraitzeko erabakia hartu zutenak eta, kontraz, lehen fasea handitzea”, gogorarazi du Erasok.

Zentzu honetan, Geroa Baiko parlamentariak baloratu duenez Erriberara kalitatezko ura eta ahalik eta preziorik hoberenean ekartzeko Nafarroako Gobernuaren konpromisoa tinkoa da; “2016an gauzatu den konpromisoa eta oposizioaren hirukoak gai honekin legegintzaldi hasieratik egin duen demagogia desmuntatzen duena”.

Erasok modu positiboan baloratu du prozesu honetan Ureztatzaileen Komunitateek edukiko duten partaidetza, “Mankomunitateak eta komunitate horiek baitira Gobernuak egin duen estudioa orain analizatzen ari direnak eta, bere analisitik, erakunde horien proposamenak irtengo baitira akordio ahalik eta hoberena lortzeko”.

“Erriberara ura ekartzeko konpromisoa hartu genuen eta %40 inguruko aurrezpena ekar dezakeen konponbide tekniko batekin, hala nola lurperatutako hodia zeru irekiko ubidea izan ordez. UPNren obra megalomanoen aurrean, ikerketaren eta arrazionaltasunaren alde egiten da”, amaitu du.

 

NAFARROAKO IKURRAK HIRITARRENAK DIRA

Azkenik, Koldo Martínez Geroa Baik parlamentuko eledunak azpimarratu du ekintza hauek lasaitasunez eta buru argiz egin direla, bai eta partaidetzarekin Nafarroako Ubidearen kasuan eta aukeraketa eskubidea eta inposaketa eza gailenduz aurrematrikulazioaren kasuan. “Balore hauek dira ere mugitu gaituztenak egungo Ikurren Legea bertan behera uzteari aurre egin behar izan diogunean, egungoa murriztailea eta baztertzailea baita”, nabarmendu du Martínezek.

Bestalde, egungo legea bertan behera uztearekin “Foruaren Hobekuntzara, aitortutako ikur ofizialetara itzultzen dela” azpimarratu du, “gureak direla aldarrikatzen ditugunak Nafarroako hiritarren ikurrak direlako”. Martínezek gainera azaldu du egungoa bertan behera uzteko Lege Proposamenarekin, Nafarroako Ereserki moduan Gorteen Ereserkia sartzen dela, Foruaren Hobekuntzan berez ez baita jasotzen.

Gainera nabarmendu du “lege honen deuseztatzearekin askatasuna ematen dela, demokratikoki horrela erabakitzen bada, eta inongo moduz ez dela inposatzen, Nafarroako ikur ofizialekin batera Udaleko udalbatzaren gehiengoak bozkatutako beste ikurrak jartzeko aukera emanez, Nafarroako nortasun aniztasuna adieraziz horrela”. Horregatik, “oposizioko alderdietatik, bereziki Erriberan gai honekin modu zeharo arduragabe eta alderdikoian sortu nahi izan den alarma” gaitzetsi du.

Azkenik, “frontismo eta konfrontazioaren diskurtsua” gaitzetsi du eta “nafar hiritarrek bere nortasun guztiekin duen bizikidetza” defendatu du. “Inposaketaren eta bazterkeriaren aurrean, askatasunaren eta integrazioaren alde egiten dugu”, amaitu du Martínezek. 

Izena eman gure buletina jasotzeko