Itzuli

Geroa Baik "barregarriak eta zorroztasunik gabekoak" direla deritzo PSK-k Hezkuntzako LEP dela eta egindako salaketak

Isabel Aranburu Isabel Aranburu

Isabel Aranburu Geroa Baiko parlamentari eta Hezkuntza bozeramaileak “zorroztasun minimorik gabekoak” bezala jo ditu PSNk 2019rako Haur eta Lehen Hezkuntzan deitutako Lan Eskaintza Publikoaren gaineko kritikak, ez baitu froga bakar bat ere ematen bere salaketa larriak oinarritzeko.

Aranbururen arabera, Carlos Gimeno parlamentariaren hitzak “demagogikoak” eta “errealitatetik zeharo kanpo” daude, Nafarroako Gobernuak deialdi horrekin ezegonkortasuna sortzen ari duela salatu baitu, bai eta irakasleen egoera okertzen duela ere. “Lan Eskaintza Publiko ororen helburu nagusia, ez baldin bada bakarra, irakasleen artean egonkortasuna sustatzea eta haien lan baldintzak hobetzea da, horregatik salaketa hauek beste zentzugabekeria bat gehiago besterik ez dira, PSNren aldetik azkenaldian ikusten ari ditugun askoren artean. Nafarroako Gobernuaren ekimen guztiak erasotzeko bere eginahaletan, LEPak sustatzea bezalako neurriak kritikatzerako ekintza barregarrietan erari dira. Zifra errealak ikusita lotsatu beharko lukete, azken lau urteetan mila plaza baino gehiago eskaini baitira, aurreko legegintzaldiak haiek UPNrekin batera plaza bakar bat ere eskaintzeko gai izan ez zirenean”.

Carlos Gimeno parlamentariak praktiketan dauden funtzionarioen gorakada salatu du, eta hori, Aranbururen arabera, “plaza publikoak eskaintzen diren bakoitzean gertatu da”, funtzionario horiek kontrol horren pean dauden urtean zehar. “Lehen eta orain egiten da. Gimenok praktika urte hori kentzea eskatzen al du? Edo oposaketarik ez egotea eta iragankortasuna areagotzea proposatzen ari al da?”. Hezkuntza Departamentuko teknikarien lana defendatu du ere, eledun sozialistak LEP politikoak egin direla salatu ondoren. “Jarraitu diren irizpideak irizpide teknikoak izan dira; Gimeno jaunak frogarik gabe salatzen du, arduragabetasun osoa erakutsiz”.

Gainera, Hezkuntzako Geroa Bairen eledunak ziurtatu du “pozik egon behar dugula, azkenean PSNk 2017an Izquierda-Ezkerra, UPN eta PPrekin batera, D ereduko irakasleek hizkuntza profila frogatu zezaketen beste hizkuntzetako plazak hartu ahal izatea ekiditeko sartu zuen lege aldaketaren arrazionaltasun eza ulertu duelako”. Orain eragiten die lege aldaketa horrek beste hizkuntza ereduetako irakasleei, PSNk bitartean bere haserrea adieraziz, ahaztuz bere euskarafobia izan zela aldaketa horren sustatzailea. “PSNk bere adierazpenak zuzen ditzan eta haiek beraiek orain ia urtebete onartu zutenari osoko zuzenketa bat direla onar dezaten eskatzen diegu”.

Amaitzeko, Aranburuk ziurtatu duenez “PSNk salaketa generiko sorta bat egiten du, inolako oinarri errealik gabe, eta titularra lortzeko eta oposaketak prestatzen ari diren irakasleen artean urduritasuna sortzeko bakarrik balio du. Lan ildo honek Nafarroako gizartearentzako onuragarria den berbegiratu beharko luke, eta zehazki bere hezkuntza sistemari”.

Izena eman gure buletina jasotzeko