Itzuli

Geroa Baik Baztanentzako inbertsioak sustatu ditu nafarroako aurrekontu orokorretan

    Geroa Baik inbertsio ezberdinak bultzatu ditu 2024 urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan Baztanen proiektu eta hobekuntza ezberdinak burutzeko, horrela lurraldea egituratzeko eta Nafarroako herritarren beharrizanei erantzuteko, haien bizilekua edozein izanik ere, koalizioak egindako apustua finkatuz.

    Zehazki, Geroa Baik 30.000 inbertsioa bultzatu du Anizen komunitate energetiko bat sortzeko, Baztan Araneko hamabost herrietako batean alegia, herritar kopuruan txikiena dena eta despopulazioa gehien sufritzen ari duena hain zuzen ere. Komunitate energetiko baten sorrera laguntza handikoa izango da herriarentzat, herritarrak bertan geratzea mesedetuko du eta jende gazterentzako erakargarriagoa bihurtuko du. Bestalde, 70.000 euroko zuzenketa bati esker Jubiloteka moduan egokituko den lokalaren moldaketa lanak egin eta altzariak erosiko dira, bertan, akonpainamenduaren eta asoziazionismoaren bitartez Harremanak kolektiboak adineko pertsonen isolamenduari aurre egin ahal izateko.

    Contigo-Zurekin eta EH Bildurekin batera bultzaturiko 60.000 euroko partida batekin Zugarramurdi herriko zoladura egokituko da.

    Aurreko urteetan egin bezala, koalizioak Euskal Artzainak Ameriketan Elkartea babesten jarraituko du, horretarako 15.000 euroko zuzenketa bat sartuz “Euskal artzainaren bidea” ibilbidea sortzeko.

    Zuzenketa hauekin duela urte ugari Geroa Baik ekindako munizipalismoaren aldeko apustuari jarraitasuna ematen zaio, horrekin koalizioak frogatuz Nafarroako aurrekontuetan parte hartzeko beste modu bat badagoela.

     

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko