Itzuli

Geroa Baik Baztanerako inbertsioak bultzatu ditu 2021 urteko Nafarroako Aurrrekontu Orokorretan

Koalizioak gainera Malerreka eta Foru Komunitateko mugaldean beste bi proiektu proposatu ditu

    Geroa Baik Baztan Aranean proiektu eta hobekuntza ezberdinak egiteko 2021 urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan inbertsioak bultzatu ditu. Koalizioak gainera beste bi proiektu egitea proposatu du: bata Malerrekan eta bestea mugaldean.

    Nafarroako lurralde osoaren garapen jasangarriaren aldeko apustua argia eginez, Geroa Baik udal talde ezberdinekin burututako lana eraman du Nafarroako Aurrekontu Orokorretara .

    Horrela, Baztan Bailaran, Geroa Baik 20.000 euroko inbertsioa bultzatu du Bozate auzoko (Arizkun) historia biologikoaren hurbilketa genomikoen gaineko estudio bat burutzeko helburuarekin Complutense Unibertsitatearekin Hitzarmena egiteko. Udalerri honen inguruan garatu diren estudio eta teoriak ugariak izan arren, gaur egun ez dago bere jatorria berariaz ezagutzeko modurik, ez eta harengan eragina izan duten jazoera demografikoak edo bere iraganaren beste edozein xehetasun. Herri honetako DNA mota ezberdinak ikertuz bere jatorri eta iraganari buruzko informazioa lor daiteke, Bozate auzoko herritarren historia ezagutzeko helburuarekin. Fokatze genetiko berri honek informazio berria emango du, ikuspuntu zientifiko batetik eta objektibotasun printzipioetatik bere historiaren berridazketa erraztuz.

    Gainera, 20.000 euroko laguntza baten bitartez, gaur egungo argiztapen sistematik LED sistemadun argiztapenera pasatzea ahalbidetuko da Berroetan. Inbertsio hori udalerrian egingo den lehena izango da, jada errealitate bat den trantsizio energetikoaren gaineko kontzientziazioa eta ikusgarritasuna ekarriz, bai eta kontsumo elektrikoari dagokionez bailarari aurrezpen ekonomikoa ekarriz ere.

    Bestalde, koalizioak 15.000 euroko inbertsio bat proposatu du Izpegiko bentetara Frantziar aldeko urak ekartzeko, horrekin ur horniduraren arazoari konponbidea emanez Auz mendiko erdialdetik ia bost kilometrora hornidurarako lotune baten bitartez, eta horrela kalitatezko zerbitzu bat eskainiz mendi-bide honen mugaz besteko pasabideari.

    Geroa Baik ere, Lekarozeko Kanpusean Kirolaren Plan Zuzendaria idazteko helburuarekin 8.500 euro bideratzeko apustua egin du. Ikerketa honek etorkizunean erabakiak hartzeko Baztaneko Udalari laguntzea da helburua.

    BESTE PROIEKTUAK

    Geroa Baik gainera 40.000 euroko zuzenketa bat sartu du ere, Malerrekan erakusketa egonkor bat egiteko helburuarekin Euskal Artzainak Ameriketan Elkartearekin Hitzarmen bat egiteko. Amerikara emigratu zuten artzainek burututako jarduera eta haien bizimodua jasoko dituen espazio bat egokitzea da helburua, eta horrela haien ekarpena izan den ondare kultura guztia bertan kokatzea, bai tokiko herritarrei bai eta ikastetxe eta eskualdera datozen bisitariei ere.

    Azkenik, Urdazubiko Geroa Baiko udal taldeak hala proposaturik, koalizioak 40.000 euro bideratzea proposatu du mugaldeko eskualdeen Merkataritzaren Antolaketarako Plan bat burutzeko. Mugaldeko merkataritzaren berraktibatzea erabatekoa eta eraginkorra izatea da proiektu honen helburua, kokatuan dagoen eskualdeko ekonomiarentzako hain garrantzitsua den zutabe honen jasangarritasuna bermatuz eta gure lurraldearen ongizatearentzako ekarpen garrantzitsua eginez ere, modu honetan 2020ko maiatzean Foru Parlamentuan aho batez onartu zen mozioari betekizuna emanez gainera.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko