Itzuli

Geroa Baik bere harridura agertu du Hezkuntza departamentuak 2015ean sortu zen Laguntza programa aurkeztu izanarekin

María Solana parlamentariak nabarmendu duenez, “harrigarria da benetan martxan jarri eta bost urtera, berria izango balitz bezala aurkeztea”

    María Solana María Solana

    Geroa Baik bere harridura agertu du Hezkuntza Departamentuak Laguntza programa aurkeztu izanarekin, 2015/2016 ikasturtean sortu baitzen. María Solana parlamentari eta Hezkuntza bozeramaileak nabarmendu duenez, “aldaketak edo proposamenean eraldaketaren bat egonagatik ere edo orokortzen ari den arren, benetan harrigarria da Hezkuntza Departamentuak, prentsa ohar ofizialean edo Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariordeak berak Osoko Bilkuran, Laguntza programa iaz Haur eta Lehen Hezkuntzan martxan jarri zen eta orain lehen aldiz Bigarren Hezkuntzan ezarriko den programa moduan aipatzea, harrigarria”.

    Parlamentariak gogorarazi duenez, “Laguntza Programa 15/16 ikasturtean sortu zen eta Hezkuntza Departamentutik pasa den legegintzaldian modu sakrifikatuan landu zen proposamenaren zutabeetako bat izan zen, Skolae eta Kanpo Lana programekin batera, zetroen aldetik bai eta irakasleen, familien eta azken finean, hezkuntza komunitate osoaren aldetik oso harrena ona eduki zuelarik”.

    Zentzu honetan, Solanak azaldu duenez “Laguntza Haur eta Lehen Hezkuntza landu zen bereziki, baina 16/17 ikasturtean bertan Bigarren Hezkuntzan ere sartuz, ikasturte hartan zazpi zentrotan pilotu esperientziak eginez, horietako bi Institutuak (Valtierrako Félix Zapatero Ikastetxe Publikoa, Corteseko Cerro de la Cruz IP, Altsasuko San Miguel I BHI, Iruñeko Padre Moret Irubide BHI, Iruñeko San Cernin Ikastetxea, Uharteko Virgen Blanca IP eta Burlatako Regina Pacis Amor de Dios Ikastetxea)”.

    Horrela gauzak, parlamentariak azpimarratzen duen moduan “benetan harrigarria da esperientzia publikoa eta argitaratua izanik, Hezkuntza Departamentuaren web orrialdean bertan dokumentazio ugari egonik eta hemeroteka eta artikulu espezializatu ugari dagoelarik ere, gaur, martxan jarri eta bost urtera, berria balitz bezala aurkeztea programa hau”.

    “Geroa Bain Laguntza programaren egokitasunarekin konbentziturik jarraitzen dugu, uneotan are eta beharrezkoagoa oraindik, mundu mailako pandemiaren presioaren eta ondorioen eraginpean dugun ikasleria batekin. Programa ezartzearen alde egiten jarraitzen dugu, orokortzearen alde, aurrekontu handiagoa bideratzearen alde eta ahal den guztia aberastu eta hobetzearen alde ere”, amaitu du adieraziz Geroa Baiko parlamentariak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko