Itzuli

Geroa Baik bere konpromisoa agertu du irisgarritasun legeen betetze zorrotzean aurrera egiteko

Parlamentu taldeak bilera egin du aste honetan ASORNA-Nafarroako gorren elkartearekin

    Geroa Baiko parlamentu taldeak bilera egin du aste honetan ASORNA – Nafarroako Gorren Elkartearekin, elkarteak berak eskatuta, haien eskaera eta beharrak ezagutzeko helburuarekin.

    Isabel Aranburu eta Jabi Arakama Geroa Baiko parlamentariek koalizioaren konpromisoa agertu dute “kolektibo honi eragiten dizkieten irisgarritasun legeen betetze zorrotzean aurrera egiteko”, bai eta “epe luzerako begiradarekin, gorren arretarako behar diren baliabideak ezartzen lan egiteko” konpromisoa ere.

    “Elkartetik haien kezka helarazi digute gorrengan eragina duten legeen eta errealitatearen artean dagoen aldearekin. Legeak betetzeko daude, haien betetzea bermatu beharra dugu”, azpimarratu dute Aranburuk eta Arakamak.

    Geroa Baiko parlamentariek gainera, “elkartearekin batera lan egiteko” apustua egin dute, “gaur egun dauden interpretazio baliabideak eta bitartekariaren figura ezagutzera emateko”.

    “Gure iritziz behar beharrezkoak dira gor-itsuenatzako eta bazterkeria arriskuan dauden pertsonentzako zuzenduriko bitartekaritza baliabideak. Pertsona hauei bizi kalitate egokia edukitzeko adina autonomia ematea da baliabide honen helburua, eta horretan egingo dugu lan”, ziurtatu dute Geroa Baiko parlamentariek.

    Izena eman gure buletina jasotzeko