Geroa Baik bere poza agertu du Uxue Barkosen aurkako salaketa baztertzen duen Kontuen Auzitegiaren ebazpenaren aurrean
Geroa Baik bere poza agertu du Uxue Barkosen aurka Justitia et Veritas elkarteak Iruñeko Udalen zinegotzi moduan jasotako dietak zirela eta jarritako salaketa baztertzen duen Kontuen Auzitegiaren ebazpenaren aurrean. Koalizioak baloratu du “ebazpen honek frogatzen duela, behin berriro ere, lehen unetik hona defendatu duguna: Barkosen aurka egindako salaketak gezurra zirela”.
“Oraingo honetan Kontuen Auzitegia da Barkosek Iruñeko Udalean ezarritako dieta sistemaren arabera jardun zuela, baina gogoratu nahi dugu ere Auzitegi Gorena ere zentzu horretan mintzatu dela, bai eta Goi Auzitegiko Bigarren Aretoa eta Nafarroako Fiskaltza ere”, ziurtatu du Geroa Baik.
Zentzu honetan, koalizioak esan du “frogaturik geratu dela orain dela urte batzuetatik hona gaur egun Nafarroako Lehendakaria denaren aurkako eraso eta jazarpen kanpaina baten aurrean gaudela”, eta deitoratu du “kasu honek frogatu digula politikagintza salaketa faltsuen bidez erasotzen bakarrik egiten dakitenik dagoela”.