Itzuli

Geroa Baik bere zalantzak eta kezka agertu ditu enplegu publikoaren egonkortze prozesua dela eta

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Astelehen honetan Geroa Baik bere “zalantzak eta kezka” helarazi dizkio Javier Remírez Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariari, Nafarroako Gobernuak iragarritako enplegu publikoko 3.500 plaza baino gehiagoren egonkortze prozesua dela eta.

    Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren, Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak azaldu duenez, “azken egunotan sindikatuen eta bitarteko langileen zalantzak entzun ditugu, eta zehazki, oso modu espezifikoan, Hezkuntzan eskaintza publikoaren esparruan, eta gure zalantzak eta gure kezka helarazi dizkiogu”. “Gaur bertan ezagutu dugu plaza horien banaketa, goiz honetara arte ez dugu informaziorik eduki” gaineratu du.

    Zentzu honetan, Barkosek adierazi duenez “zeharo beharrezkoa da inplikaturiko kolektibo ezberdinen gomendio eta proposamenak aintzat hartzea, eta ziurgabetasun juridiko handia duela dirudien prozesu hau konpontzea”. Azpimarratu duenez, “prozesu honi ekitea garrantzitsua da”, baina “egiten ari diren eskakizunei erantzuna ematea garrantzitsua da, modu oso kontziente eta sakonean gainera, gai hau auzitegietan bataila-eremu bihurtu ez dadin”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko